Mugi eta Bat txartelak Bilbon erabili ahal izango dira

uriola.eus 2016ko ots. 17a, 08:45

Argazkia: El Correo

Bizkaiko Garraio Partzuergoak Mugi, Gipuzkoako txartela, eta Bat, Gasteizko txartela, Bilboko Metroan erabiltzeko hitzarmena onartu eta sinatu du. 

Martxoaren 1etik aurrera Bilbao Bizkaia Card txartel turistikoa, Euskotren, Bizkaiko lineetan eta Larreinetako funikularrean erabiltzea ere onartu du Partzuergoak.

Honetaz gain, obra bi gauzatzeko kontratuak ere esleitu ditu Bizkaiko Garraio Partzuergoak; Urdulizko trenbide-pasagunea lurperatzen jarraitzeko eta lurpean geltoki berria eraikitzen jarraitzeko.