Festibalaren bigarren egunean, antolatzaileek bi saio eskaini dizkiete interesatuei, dokumental eta film ezberdinekin. Den-denak BBK aretoan eskainiko dira, Gran Vian. Lehenengo saioan, 17:00etan, 'Sailing conductors: soundwave2Berlin', 'From timber to tide' eta 'Beaufort Magazine- Viaporin Tuoppi' dokumentalak proiektatuko dira, Janne Vartia eta Matias Autioren presentziarekin. Bigarrenean ostera, 19:00etan, 'Go around again'. 'Bubi Sansó' eta 'Tanguy de Lamotte' filmak emitituko dira, oraingoan Bubi Sansó eta Tanguy de Lamotte zuzendariak egongo dira.
Sail in festival
Antolatzaileek adierazi bezala, "Frantzian eta Inglaterran belak duen garrantzia eman nahi diogu hemen". Hirugarren urtea da antolatzaile independienteek euren gogoa aurrera eraman dutela, belaz disfrutatzeko hainbat aukera eskainiz bilbotarrei.
10 herrialdetatik datozen 24 film ikusi ahal izango ditu jendeak, argazki-erakusketak bisitatu eta itsasoko kirol horren munduko nazioarteko edukirik onenak dituzten hitzaldi nahiz aurkezpenetara bertaratu ahal izango dira.
Nazioartean, ekitaldi bakarra da hau, eta bi edizioren ostean, munduan erreferentzia izatea lortu du, programazioaren, gonbidatutako pertsona ospetsuen eta programatutako jardueren kalitate onari esker. Jaialdiaren xedea itsaso zein nabigazioarekiko zaletasuna duten pertsonak erakartzea da.
Lau sekzio nagusi
Sail in films: belan oinarritutako pelikula, dokumental eta film-laburren xedea.
Sail in talks: mahainguru, erregaten aurkezpenak, munduko nabigante garrantzitsuenen hitzaldiak,... eskainiko dituen sekzioa.
Sail in expo: mundu mailan egon diren leihaketa garrantzitsuenen argazkilaritza lanen erakusketa.
Sail in class: belaren errepresentante garrantzitsu batzuen eskutik kirolaren inguruko klase majistralak eskainiko dira.
Festibalaren egoitzak
BBK Aretoa: Sail in films eta Sail in talks sekzioak garatuko dira bertan, pelikulen proiekzio eta hitzaldien xede.
Bilboko Museo Maritimoa: Sail in class sekzioa izango da bertan, aldi berean "24 horas a bordo" argazki erakusketa eskainiko da.
Bilboko metroa: Indautxu, Moyua, San Mames eta Santurtziko geltokietan Christophe Launayren argazki erakusketa egongo da.
Pelikula eta dokumentalak
Under 30, The weekend sailor, From timbre to tide, Beaufort Magazine - viaporin tuoppi, Sailing conductors: Soundwave2Berlin, Go around again, Bubi Sanso y la vuelta al mundo en 80 dias, Tanguy de Lamotte: L'Incroyable Vendee globe, Vixen's voyage, Aurora Ulani, Kids for sea #2, Homenaje a Sir Robin Knox-Johnston, Shackleton, Sailing & art: A lifestyle in controverse, Crusing in stavanger, Explore northern Norway, Expedition - making the unseen seen, Gyrecraft, Rolex Sydney - Hobart Yacht Race 2015, Ted Turner's greatest race, Rolex Fastnet Race 2015.
Gonbidatuak
Sir Robin Knox-Johnston, Tanguy de Lamotte, Bubi Sanso, Javier de la Plaza, Rafa Trujillo, Alex Pella, Javier Sobrino, Unai Basurko, Nicolas Fabbri, Arno Stols, Bernardo Arsuaga, Butch Darymple - Smith, Matias Autio, Janne Vartia eta Hannes Hafenklang.