Deustuko zubiaren irekiera eskatu dute ingeniarien estropadarako

uriola.eus 2016ko ots. 24a, 09:00

Ingeniarien Estropadaren Sustatzaileen Klubak, Bilboko Ingenieritza eskola eta Deustuko unibertsitatearen babesarekin, Deustuko zubia berriro zabaltzeko eskaera egin dio Bilboko udalari aurtengo estropadan. Badira zortzi urte udalak ez duela zubia irekitzen ospakizun honetan.

Estropada bereizgarri honen antolatzaileek aldarrikatu bezala, "izugarrizko ikusmina" sortzen zuen ekitaldia berriro ere martxan jarri behar dela adierazi dute. "Nerbioi errekak jasotako industrialdi sasoiaren omenez" zubiaren irekiera "Bilboko ikur nagusienetarikoa" da, bilbotarrentzako "ikuskizun paregabea" baita, inoiz irekita ikusi ez duten "gazteen belaunaldiak ikus dezan" azpimarratuz. 2001tik 2008. urtera bitartean, txapelketak zubiaren irekiera izan du ikusgarritasunaren xede. 

Ingeniarien estropada

Ingeniarien estropada 1981. urtean jaio zen Bilbon. Unibertsitateen arteko arraun lehiaketa bat izanik, erabat amateura den ospakizunak hainbat jende bildu du urteetan zehar. Arraunlariek aukeratutako, eta 1981. urtetik daraman modalidadea, banko mobila da.

Bilboko erreka du lekuko lehiaketak, 7408 metroetako distantzia arinen egiten duen taldea garaile suertatuz. Urteroko txapelketak ez du saririk eskaintzen garailearentzat. Metro luze horietan zehar, ibilibideak sei bide zuzen ditu, Lutxana, Zorrotza, Erribera, Astillero, Abando eta Uribitarteko bideak hain zuzen.