'Feminismoak egingo gaitu herri!'

uriola.eus 2016ko mar. 2a, 09:42

Bilboko Bilgune Feministak martxoaren 8rako deia luzatzeko spot-a prestatu du, 'Feminismoak egingo gaitu herri' lelopean. Tartean, eurek ere atxikimendua eman dute datorren 8an Bilbon egingo den manifestaldian euren presentzia bermatuz. 

Hainbat izan dira Euskal Herri osoko deialdietan haien babesa eman dutenak martxoaren 8ko manifestaldietarako. Euskal Herriko herrietan 'Feministok iraultzarako Prest' deiarekin mobilizazioak antolatu dira, Bilboren kasuan, 19:30ean hasiko da manifestazioa Arriagatik.

 

Martxoak 8 auzoetan

Zorrotzak ere bere egitarau propioa antolatu du martxoaren 8rako. 'Zorroztuz', bazterkeriaren kontrako eta justizia sozialaren aldeko plataformak, Fray Juan kalean deitu dute kontzentrazioa 19:00etan. Horren ostean, 19:30ean, EISEren lokalera joateko gonbitea luzatu dute bertan kafe batekin batera eztabaida sortu eta alternatibak sortzeko asmoz. 

Indautxuk aldiz, Bilbon egingo den manifestaldirako deia luzatzeaz gain, 'sexu-genero oinarritik aztertzen' tailerra antolatu dute gaur bertan arratsaldeko 18:30ean Kirruli Kultur Elkartean.