Abiapuntua Miribillan kokatuta dagoen Bizkaia Frontoia izango da, eta Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoan izango du amaia. Honekin, antolatzaileen asmoa parte-hartzaileak mendira hurbiltzea da; hala, hasi orduko kilometro eta erdiko bidea baino ez dute egingo Bilboko kaleetatik, Arnotegi mendiko lehenengo maldei aurre egin aurretik. Honekin, ibilbide erakargarriagoa bat eraikitzea lortu dute; gainera, proba hirian zehar igarotzen den tarteetan publikoak errazago gozatu ahal izango du ekitaldiaz.
Bilboko mendietan zehar egingo den ibilbidea
Aurtengo Bilbao MendiTrail martxari ibilbidea luzatu zaio; 32 kilometroko luzeera izango du, menditsuagoa izan dadin, ia bi mila metroko desnibel positiboa izanik. Ohikoa den bezala, Arnotegi eta Iturritxualde -Avril- mendiak igotzeaz gain, aurten Peña Uskorta, Gangoiti, Erreztaleku, Ganeta eta Pagasarri ere igo beharko dira.
Uskortako igoera aparteko aipamena izango du; izan ere, Pagasarriren iparraldean, san Roke ermitatik hurbil kokatuta dagoen 300 metro inguruko haitz apalaren hego-mendebaldeko tontorrak parte hartzaileen erresistentzia neurtuko baitu. 300 metroko luzera baino ez duen arren, parte-hartzaileek 45 gradurainoko kareharrezko maldak eta II. gradurainoko zailtasun teknikoak gainditu beharko dituzte.
Lau edizioetako lasterketarik menditsuena
Miribillan kokatuta dagoen Bizkaia Frontoitik abiatuko da lasterketa, eta kilometro bat baino pixka bat gehiago egin ostean Arnotegi mendiaren lehenengo maldei aurre egin beharko diete lasterketa egitera ausartzen direnak. Ondoren, Uskorta, Gangagoitia, Erreztaleku, Ganeta eta Pagasarri tontorrak helduko dira, ibilaldiaren lehenengo zatia osatzen dutenak. Bolintxubidetik, Montefuerte parketik eta Legizamon industrialdetik igarotzen den bideak ibilbidearen trantsizio-tartea osatuko du, horrela mendigunez aldatu eta Iturritxualde eta Artxanda mendiak igotzeko. Horren ostean, Bilboko Eraztun Berdea osatzen duen GR-228 bidezkan zehar ibiliko dira, Salbe zubia zeharkatuz hirigunera itzuli baino lehen.
Hona hemen joan den urteko irabazleen argazkitxo batzuk:
Herri-martxaren finkatzea
Martxaren ibilbideak 22 kilometroko luzera eta 1.100 metroko desnibel positiboa izango du. Martxaren zirkuitua Bizkaia Frontoitik abiatu eta Arnotegi mendia igoko du. Hortik, Bolintxubidera jaitsiko da lasterketaren ibilbidearekin bat egiteko.
Mountain Bike diziplina berria
BTT edo Mountain Bike proba izango da txapelketaren berrikuntza handienetako bat. Lehenengo edizio honek 35 kilometroko ibilbidea izango du. Modalitate berri honekin, bizikletaren zale diren guztiei Bilbo inguruan banakakoa den eta teknika, eskakizun fisikoa eta abiadura uztartzen dituen zirkuitua eskaintzea izan da antolatzaileen helburua. BTT lasterketa Miribillako frontoitik atera, Arnotegira igo eta Pagasarriko aparkalekura jaitsikoda. Bilboko tontorrik ospetsuenetarikoa igo eta hegoaldeko isurialdetik inguratuko du Pastorekorta lepora heldu arte. Bertatik, Buiara jaitsiko da. Ondoren, Montefuerte parketik eta Legizammon industrialdetik jarraituko du San Antoniotik Avril media igotzeko. Han ibilbide olimpikoari aurre egin beharko dio GR-228 bidetik Bilbora itzuli eta Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan amaitu baino lehen.