Thinking Football zine jaialdiaren baitan antolatu dute lehiaketa. 'Futbola pentsatzen' gaia duten filmak aurkeztu behar dira, gehienez bi minutukoak eta euskaraz. Irabazleak 1.200 euroko saria izango du, eta epaimahaiak aukeratutako filmak San Mamesen proiektatuko dira partidu egunetan, eta egileak gonbidatuak izango dira.
Lanak entregatzeko epea apirilaren 6a izango da.
Genero guztiak onartuko dira: fikzioa, animazioa, dokumentala...
Nahi duen pertsona orok parte har dezake. Aurkeztutako lanean 16 urtetik beherako neska-mutilik agertuko balitz, ezinbestekoa da gurasoen edo tutoreen baimena izatea.
Bidalketa WeTransfer bidez egin behar da komunikazioa@loraldia.eus helbidera. Mezuan egilearen izen-abizenak, telefonoa eta lanaren izenburua bidali behar dira.
Epaimahaia honako lagunek osatuko dute: Aitor Abaroa (Loraldia), Leire Palacios (Gaztezulo), Iratxe Fresneda (EHU), Jon Maia (bertsolaria), Asier Arrate (Athletic) eta Ana Angulok (Thinking Football). Lanen sentsibilitate artistikoa, sormena eta gaitasun narratiboa izango ditu kontutan epaimahaiak.