Bihar, martxoak 11, ostirala, 19:00etatik 20:00etara; eta hilaren 13an, igandea, 13:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera, zirkulazio etenaldiak egongo dira Santutxu auzoan, 'Santutxu-Txurdinagako Euskararen Astea 2016' dela eta.
Ostiralean, Karmelo, Santutxu, Juan de la Cosa eta Iturriaga kaleetan zirkulazio-etenaldiak egingo dira naizean behin. Igandean aldiz, etenaldiak Karmelo plaza, Landaburu Baserria, Santutxu, Juan de la Cosa, Iturriaga, Landaburu Baserria eta Karmelo plazan izango dira.
Era berean, Deustuko jaiengatik, bihar, martxoak 11, 20:15etatik 21:30etara bitartean eta igandean, 12:00etatik 13:00etara, gutxi gorabehera, zirkulazio etenaldiak egongo dira auzoan.
Hain zuzen ere, ostiralean, kalejira egiteko etengo dute zirkulazioa. Hau Done Petri, Rafaela Ybarra, Madariaga etorbidea, Heliodoro de la Torre, Blas de Otero, Luis Power, Botikazar Erribera eta Txosnak zeharkatuko ditu. Bestalde, igandeko etenaldia Euskal Ezkontza ospatzeko izango da. Honek, Done Petri, Rafaela Ybarra, Blas de Otero, Eraso Jenerala, Madariaga etorbidea, Rafaela Ybarra eta Done Petri plaza zeharkatuko ditu.