Talde garailea erabakiko duen epaimahaian Alaitz Etxanobe, Leire Etxebarria eta Miriam Juaristi izango dira, bertsolaritzaren zabalkunderako Xenpelar Dokumentazio Zentrokoak.
Bizkaiko Bertsolari Gazteen Txapelketa joan zen otsailaren 17an hasi zen Arratiako Igorren eta guztira 48 bertsolarik hartu dute parte, seina kideko 8 taldetan banatuta.
Taldeak Arratia, Busturialdea, Durango, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe (Bilboaldea), Lea-Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeen ordezkari izan dira, eta taldeak osatzeko kontua izanda parte-hartzaileen adina.
Txapelketan parte hartu duten guztiek diru kopuru bat eta egiaztagiria jasoko dute. Gainera, epaimahaiak sari berezia emango dio bizkaiera onena erabiltzen duenari.
Txapelketa honen antolaketan Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak ere lagundu dute.
Bizkaiko Bertsolari Gazteen XXIV. Txapelketako Finala
Noiz: Martxoaren 18a (ostirala) 19:00etan
Non: Kafe Antzokia, Bilbo
[2016-03-08] Hego Uribeko taldea BBK Bertso Sariketako finalerako sailkatu da
[2016-02-16] Zortzi talde egongo dira Bizkaiko Bertsolari gazteen BBK Txapelketan