Ur Partzuergoaren maratoi solidarioko ekarpena Zubietxeri eman dio Udalak

uriola.eus 2016ko mar. 22a, 11:30

Gaur goizean, Udalak 1000 euroko balioa duen ekarpena eman dio Zubietxe GKEri. Udalak "42 kilometro Itsasadarraren azpitik. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Maratoia. Makina bat kilometro hodi batea" kirol probarako eman zuen laguntza ekonomikoa.

Bilbao Kirolakek ere laguntza eman zuen kirol proba horretarako; Javi Conde atleta paralinpikoaren eta Jon Salvadorren azken erronka solidarioa izan zena. Abenduaren 27an izan zen, Uren Partzuergoak lur azpian duen Deustuko Unibertsitateko sifoian.

Zubietxe entitateak Bilboko Udalaren laguntza bazterketa-egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzako oinarrizko betebeharrak betetzeko diren Pisu Babestuen Sarerako gordeko du. GKE honen zeregina bazterketa-egoeran edo arriskuan dauden pertsonei gizarteratzea erraztea da, aukerak eskainiz eta bizi-kalitatearen hobekuntzarako eta herritartasun osorako norbanakoei banan-banan lagun eginez.

Oraingo honetan "42 kilometro Itsasadarraren azpitik. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren Maratoia. Makina bat kilometro hodi batean" kirol-probaren bidez 9.200 euroko ekarpena egin zaie GKE batzuei. Hauexek dira GKE onuradunak: Zubietxe, UNICEF, Cuadri del Hospi, Bizkaiko Fibrosi Kistikoaren Elkartea, Kare Sarea, Mugarik Gabeko Medikuak, ASINSOC, Pacef eta Educo. Hauexek izan dira ekarpena egin duten entitateak: Bilbao Kirolak, Bizgarri, Basauriko eta Erandioko udalak, Hirubi, Isabel Kontserbak, Bidaideak eta Laboral Kutxa.