Bilbao Kirolak programazio berria antolatu du Fitness aretoetarako

uriola.eus 2016ko mar. 30a, 08:30

Bilbao Kirolak erakundeak hamar minutuetako formatu laburreko hamaika modalitate berri aurkeztuko ditu goizez eta arratsaldez Bilboko 10 udal kiroldegitan. Helburua udal kiroldegietara doazen pertsonen eskarira egokitu eta kirol horretarako zaletasuna duten pertsonak erakartzea da. 

Programazio berria Bilboko hamar kiroldegitan jarri da abian, Artxandan, Atxurin, Kasilla, Deustun, Miribillan, Abusun, Errekalden, San Ignazion, Txurdinagan eta Zorrotzan hain zuzen.

Bilbao Kirolakek fitnessaren hamaika modalitate berri aurkeztuko ditu kiroldegietan, aretoaren barruan zein kanpoan gauzatu ahal izango direnak. Iraupenaren aldetik, 10 minukoak izango dira den-denak. Fitness ikastaroak egiten ari diren pertsonek dohainik izango dute eskaintza berria. Hauek, ikastaroa egiten ari diren kiroldegietan informazioa eskatu behar izango dute, egin nahi duten ikastaroaren izena eta ordutegia bertan argituz. 

Ikastaroak

BK EMAKUME: Dinamizazio berezia emakumeentzat, gorputz osoko lanaren bitartez.

BK STRETCHING: Luzatze-ariketa espezifikoen serieak.

BK FITNESSCROSS: Intentsitate handiko eta iraupen laburreko ariketa funtzionalak, aretoaren espaziora eta materialera egokituak

BK CIRCUITO: Makina eta ariketa askotako zirkuitua, egoera fisiko orokorra hobetzeko.

BK CORE: Oreka eta indarra lantzeko ariketak, corea sendotzeko aukera ematen duena.

BK OUTDOOR: Kiroldegitik kanpo egingo den dinamizazio honek aukera ematen du zenbait jarduera egiteko, hala nola, running-a, eskailerak igotzea, krossfit gune zabaletan etab.

BK OPEN: “Ezusteko” dinamizazioa, kirol arloko pertsonalaren irizpideari jarraituta, parte-hartzaileen ezaugarrien arabera.

BK TRX: Deustuko eta Miribillako kiroldegietan entrenamenduak orekan edo TRX egingo dira material espezifikoarekin.

BK SPIN BIKE // BK INDOOR WALKING: Dinamizazio bereziak eta aldian aldikoak alderdi kardiobaskularra lantzeko bizikletetan eta eliptikoak taldeka.