Goizeko 10:00etan egin dute agerpena Bizkaibuseko langileek Foru Aldundiko egoitzaren aurrean, 'Gurea defenda dezagun' lelopean. Adierazi dutenez, "kontzesionarioen aldaketa egin zenetik urtebete pasatu ostean, enpresek langileen lan-baldintzak prekarizatzen jarraitzen dute". Iazko akordioak bermatzeko "bustitzea" eskatu diote beharginek Foru Gobernuari.
Lanpostuetan aldaketak egitea zilegia dela uste dute sindikatuek, baina aldaketak egin aurretik langileekin hitz egiteko beharra azpimarratu dute: "Lanpostuak amortizatu dituzte akordiotik kanpora. Alde bakarreko erabakiak hartu dituzte enpresek. Agian, beharrezkoa izan daiteke zenbait lanpostu aldatzea, zeregin batzutan gabezia egon daitekeelako eta beste batzutan jendea sobera, baina horrela bada, jesar gaitezen eta negozia dezagun. Ezinezkoa da sinatutakoa sinatu ostean enpresek, bitarteko soziala kontutan izan gabe, lanpostuak amortizatzea; egunero ari dira horretan".
Maiatzetik aurrera lanuzteak
Bestalde, gaurtik aurrera erantzunik jaso ezean kontzentrazioak egiten jarraituko dutela aurreratu du Bizkaibuseko langileen bozeramaileak, egoera "lotsagarria" dela salatuz eta euren "lan-baldintzengatik borrokan jarraituko dutela" azpimarratuz. Erantzunik jaso ezean, maiatzetik aurrera lanuzteak iragarri dituzte.