Thinking Football Film Festival Bilbon egiten den zinema eta futbolari buruzko jaialdia da, Athletic Club Fundazioak eta BBK aretoak antolatzen dute Bilboko Udalaren laguntzarekin.
Urtero bezala, ikusleen parte hartzeari esker Ikusleen Saria emango zaio film onenari. Sari hori diru saria da eta pelikula irabazlearen zuzendariari emango zaio honek kirolarekin zerikusia duen proiektu sozial bati eman diezaion. Aurreko urteetako irabazleak hauek izan dira: Los Rebeldes del Fútbol (Gilles Perez eta Gilles Rof, Frantzia, 2012) 2013ko edizioan, Next Goal Wins (Mike Brett eta Steve Jamison, Ingalaterra, 2014) eta 2014ko edizioan Democracia em preto e branco (Pedro Asbeg, Brasil, 2015) 2015eko edizioan.
Osvaldo Ardiles Thiking Football Film Festivalen egongo da
Bilbon izango da Osvaldo Ardiles apirilaren 11n Thinking Football Film Festivalen (BBK aretoa, 20:00etan, sarrera librea) ESPNren Blanco, celeste y blanco (Estatu Batuak, 2014) dokumentalaren proiekzioan. Dokumentalak Ardilesen eta Ricardo Villafren historia kontatzen du Tottenham Hotspur-eko jokalari izan ziren garaian, Maldivetako Gudan izan ziren. Ardilesekin batera gurekin egongo da Camilo Antolini dokumentalaren zuzendaria.
Osvaldo Ardiles, Ingalaterran Ossie izenarekin ezaguna dena, futbolaren historiako jokalaririk onenetakoa da. Erdilari trebea, Club Atletico Huracaneko jokalari izan zen 1978ra arte, Argentinako selekzioarekin 1978ko Munduko Futbol Txapelketa irabazi ondoren Tottenham Hostpurera traspasatu baitzuten. 1982an Ingalaterra eta Frantzia aurrez aurre jarri zituen Maldivetako gudan, jokalaria Parisera joan zen Paris Saint-Germainen jokatzera eta Ingalaterrara gatazka amaitu zenean itzuli zen. Ardilesek Swindon Town taldean amaitu zuen bere jokalari ibilbidea, entrenatzaile gisa ere ibilbide luzea izan zuen eta Newcastle United, West Bromwich Albion edo Tottenham Hotspurs bezalako taldeetan ari zen. Gainera ezaguna da historian futbolari buruz egin den filmarik ezagunenean, Evasion o victoria parte hartu zuelako Silvester Stallone, Michael Caine edo Pelerekin batera.
Bestetik, Camilo Antolini 100 Bares ekoizpen etxeko bazkide eta zuzendaria da. Bere ibilbide profesionala filma editore gisa hasi zuen El mismo amor, la misma lluvia, El hijo de la novia filmeetan edo Vientos de Agua telesailean. Gainera ekoizle gisa Metegol eta El secreto de sus ojos filmetan parte hartu zuen. Zenbat publizitate kanpaina zuzendu ondoren Antolinik Blanco, celeste y blanco zuzendu zuen, ESPN 30 for 30 dokumental prestigiotsua.
Osvaldo Ardiles eta Camilo Antolini BBK aretoan izango dira ikusleen eskura martxoaren 11n, 20:00etan Blanco, celeste y blanco dokumentalaren proiekzioaren ondoren.
15 dira jaialdiak guztira eskainiko dituen filmak. Denak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira. Aipatutako Blanco, celeste y blanco filmaz gain, honako hauek ere bai: I believe in miracles, Watching the ball, O futebol, Geraldinos, Destino Fútbol: Socrates, el artista del Fútbol / El viaje de San Marino, Padres Hooligans, Sunakali, Informe Robinson: La leyenda de Tittishev / La Lazio de las pistolas, Le Terrain, Gascoigne, Gol de Cuba eta Una maravigliosa stacione fallimentare.
Thinking Football Film Laburren Lehiaketa
Euskarazko kultur ekoizpena ardatz duen Loraldia Festibalean aurten, Athletic Fundazioarekin elkarlanean, Film Labur Lehiaketa antolatu dute.
'Futbola pentsatzen' gaia duten filmak aurkeztu behar dira, gehienez bi minutukoak eta euskaraz. Irabazleak 1.200 euroko saria izango du, eta epaimahaiak aukeratutako filmak San Mamesen proiektatuko dira partidu egunetan, eta egileak gonbidatuak izango dira.