ELAko ordezkariek protesta egin dute Bilboko 11 adinekoen egoitzetan

uriola.eus 2016ko api. 8a, 09:48

Patronalarekin lan hitzarmen berria egiteko azken ahaleginean, negoziazio mahatik altxatu ziren ELAko ordezkariak "bigarren mailako langiletzat" tratatzeagatik. Ondorioz, ELAko hainbat ordezkari eta langilek mobilizazioak antolatu zituzten atzo goizean Bizkaiko adinekoen zenbait egoitzatan. 

Lan eskubideak aldarrikatzeko asmoz, auto karabana bat osatu zuten atzo Bilboko 11 zahar etxetara joanda. Eurek adierazi bezala, orain arte lortutako guztia "greba eta mobilizazioen bidez lortu" dute sindikatuko kideek. Soraya Garcia ELAko ordezkariak adierazitakoaren arabera, "ez dugu onartuko bigarren mailako langileak bezala tratatu gaitzaten". 

Grebalariak Egaña kaleko Olimpia egoitzara joan zirenean, hango mantentze lanen arduradunak mehatxu egin dio mobilizazioan parte hartzen ari zen grebalari bati eta erasotzeko zorian egon da. Horretaz gain, ez zen beste oztoporik egon.