Bilboko Udalak Orbela Kontsultoriari ingurugiro balorazio txostena egiteko eskatu zion. Txostenaren arabera, Artxondoko harrobiaren berriztapen proiektua aurrera eraman ahal izateko Cementos Rezolari emandako baimenak "ez du legea betetzen".
Ikerlanaren berri jakitean, Rezola enpresaren proiektua "meatze-zabortegia baino ez dela", eta bere jarduerak bertako ekosistemari "kalte handia" egiten diola adierazi dute Ekologistak Martxanek eta Iralako Bizilagunen Elkarteak. Hori dela eta, erantzunkizun politiko zein legalak argitzea eskatu dute bi elkarteek, kaltetutako zonaldearen ekosistemaren berreskuratzearen ikerlana egitea eta Cementos Rezolari harrobia betetzeko emandako baimena kentzea.