Osvaldo Ardiles, Malvinetako gudan Tottenhamen jokalari

uriola.eus 2016ko api. 11a, 12:45

Apirilaren 19ra arte luzatuko da Thinking Football Film Festival jaialdia. Laugarren edizioak baloia dantzan jarri du dagoeneko. Gaurkoan, esaterako, ESPN Destino Fútbol kate ospetsuak ekoitzitako hiru film ikusteko aukera izango dute futbolzaleek. Tartean, Osvaldo Ardilesen bizipenak ardatz dituen Blanco, celeste y blanco.

Gaurko lehen filma, Socrates, el artista del fútbol izenekoa, Socrates futbolari handiari buruzko argazki intimoa da, bere bizikide eta futboleko adiskide izan zirenen adierazpenetatik abiatutakoa.

Bigarrenak Europako futbol selekzio txikienarekin batera egiten du bidea, FIFAko sailkapeneko azken taldearekin, San Marinorekin, Ingalaterraren aurka Wembley estadioan jokatu zuten sailkapen-norgehiagoka ardatz duela.

Jardunaldia amaitzeko Blanco, Celeste y Blanco izango dugu, Osvaldo Ardilesek, Ingalaterran jokatu zuen lehen futbolari argentinarrak, barruan izan zuen urratuari buruzkoa da. Izan ere, bere jaioterria eta bizi zen herria, Ingalaterra eta Argentina, guda gordinean baitziren, Malvinetako irletan.

Ardiles bera Bilbora etorriko da gaur. BBK aretoa, 20:00etan, parte hartuko du Blanco, celeste y blanco (Estatu Batuak, 2014) dokumentalaren proiekzioan Camilo Antolini dokumentalaren zuzendariarekin batera. 

[2016-04-04] Osvaldo Ardiles izango da laugarren Thinkin Football Film Festivaleko izarra

 

Egitaraua

Hilaren 12an, Padres Hooligans laburra eta ondoren Sunakali, Muguhastako emakumeek futbolean jokatzeko izan ohi dituzten zailtasunei buruzkoa. Eguna Informe Robinson saioko taldeak eginiko azken bi lanen aurkezpenarekin amaituko da: La leyenda de Tittishev, Steve Davies jarraitzaile sutsuak bere taldearekin –West Hamekin- adiskidantzazko partida bat jokatzea nola lortu zuen erakusten duena, eta La Lazio de las pistolas.

Azken aurreko egunean, apirilaren 18an, Le terrain izango dugu. Film honek denboraldi oso baten jarraipena egiten dio hormigoiaren bultzada zitalak eta futbol talde batek duten gudari, azken hauek irabaztea –edo ez– lortu arte. Gol de Cuba lanak Zulueta herrixkara eramango gaitu, Cubako futbolaren jaioterria eta munduan beste inon ez bezala kirol hau benetan bizi duten lekua.

Apirilaren 19an amaituko dugu zinemaldia, bi plater nagusirekin. Lehena Gascoigne. 1990eko futbol mundialean kirolaren ikur historikoa bilakatuko zen jokalari bat agertu zen: Paul Gascoigne, talentuz beteriko gazte gihartsu eta egozkorra, final aurrekoa galdu ondorengo malkoekin Ingalaterra osoaren miresmena jaso zuena. Jardunaldi hau behar bezala amaitzeko, Una meravigliosa stagione fallimentare. Filmak hiri oso baten historio sinestezina kontatzen du, kolore batzuei zioten maitasunarengatik eragozpen guztiei egin zieten hiri eta hiritar batzuei buruzko kontakizuna. Berlingo 11 mm zine eta futbol jaialdi ospetsuan ‘Urrezko Hamaikakoa’ sariaren irabazlea.

 

www.thinkingfootballfilmfestival.com

www.salabbk.es

[2016-03-08] Futbola pentsatzen, iruditan eta labur