Bilbotarrei begirako bihar-etziko erronkak jasotzen ditu planak, herritarren premiei erantzun egokia emateko eta erabiltzaileak gogobetetzeko asmoz.
Agintaldi honetan jarduteko programa honek 5 helburu, 33 ildo eta 68 ekintza estrategiko ditu Bilboko Udalaren Kirol Sistema gidatzeko eta bilbotarrei jarduera fisikoa zein kirola egiteko aukerak eskaintzeko. Horrela, pertsonen garapen integralean laguntzea dute helburu, euren osasuna, ongizatea eta aisialdirako eta gizarte-harremanetarako aukerak hobetuz.
Bost helburu estrategiko
Jarduera fisikoa eta kirola sustatzea
Jarduera fisikoa eta kirola areagotzea eta zabaltzea litzake lehenego helburua, osasuna eta ohitura osasungarriak bultzatzeko herritarren artean. Herritarrei kirola egiteko aukera eskainiko zaie, adina, sexua edo generoa eta gaitasun fisikoa zein-nahi izanik, eta, batik bat, emakumeen kirola eta kirol egokitua sustatuko dira, baita herri kirolak ere.
1. Kirolaren praktika bultzatzea: kirol federatua, eskolakoa, egokitua, herri-kirolak eta emakumeen kirola sustatzea.
2. Udalaren Kirol Mahaiaren diseinu berria egitea.
3. Zahartze aktiboa eta belaunaldien arteko jarduerak sustatzea.
4. Osasuna eta ohitura osasungarriak bultzatzea herritarren artean, dibertsitatea kontuan hartuta.
5. Gizarte eta hezkuntza mailako laguntza ematea hezkuntzaren osagarri diren jardueretarako, tailer bereziekin, Kirolaren Plan Estrategikoarekin bat etorrita.
6. Familien kontziliazioari laguntzea oporretako kirol arloko udaleku atseginen bidez.
7. Helduen babesgabetasunaren prebentzioa eta laguntza, hirugarren sektoreari eta tartean diren beste erakunde batzuei lagunduta.
Kirolaren gestioa hobetzea
Kiroldegietako antolakuntza eta funtzionamendurako eredu koherentea eta homogeneoa optimizatzea bilatzen dute ere. Kirol programazioaren gestioa herritarren premiekin bat datorrela ziurtatzea eta kalitatezko kirol ekitaldiak bultzatzea. Euskararen erabilera bultzatzea zerbitzuak eskaintzeko orduan.
1. Kiroldegien barruko funtzionamendurako eredua berrikustea eta onartzea tartean dauden guztien partaidetzarekin, gestio homogeneo eta koherentearen eredua ziurtatzeko, etengabeko kalitatearen eta hobekuntzaren peskizan.
2. Kirolerako Plan Estrategikoa egitea
3. Euskararen erabilera bultzatzea kirolaren arloan eta Bilbao Kirolak erakundearen barruan.
4. Kirolaren gestio integraturako sistema berria.
5. Kultur nortasuna sustatzea kirol aisialdiaren, herri-kirolen eta parte hartzeko kirolen bidez, erakargarri turistiko moduan.
Kirol azpiegiturak eta espazioak hobetzea
Udalaren kiroldegiak, ekipamenduak eta kirol zerbitzuak etengabe hobetzeko asmoa erakutsi dute; baita beste kirol espazio batzuetan bultzatu nahi den jarduera eta aisiaren eredua zehaztea, espazioak lortuta klubekin, eskoletakoekin zein federatuekin hitzarmenak eginda eta ahalik eta kirol modalitate gehien (ez gehienena bakarrik) eskainita. Herritarren joerekin eta ahalmenarekin bat datozen kirol ekipamendu berriak bilatzea.
1. Udalaren kiroldegien, ekipamenduen eta kirol zerbitzuen gestioa berritzea eta etengabe hobetzea. Mantentze-lanen plana.
2. Jarduera sortzea itsasadarraren inguruan kirol erabilerak eta jarduerak planifikatuta, ekimen pribatua zein publikoa bultzatuz.
3. Kirol jarduerak bultzatzea eta antolatzea Artxanda aldean.
4. Abonatu eta ikastaroetako ikasle gehiago erakartzea eta daudenen kopuruari eustea eta Udalaren kirol instalazioen erabilera optimizatzea.
Ekonomi eta finantza arloko gestioa optimizatzea
Erakundearen ekonomi eta finantza arloko gestioa hobetzea eta optimizatzea kontrol eta plangintza handiagorako aukera eskaintzen duten kontrol eta jarraipenerako tresnen bidez, zerbitzuaren kalitatean galerarik eragin barik. Autofinantziazioa hobetzea, eraginkortasuna bilatuz ekonomi eta finantzetako baliabideak optimizatu ahal izateko; betiere, erakundearen egonkortasun ekonomikoa bermatuta.
1. Zenbait urtetarako inbertsio-plana edukitzea.
2. Udalaren kiroldegien, ekipamenduen eta kirol zerbitzuen ekonomi eta finantza arloko gestioa optimizatzea.
3. Bilbao Kirolak-en gestioa hobetzea eta, hortaz, barruko eraginkortasuna eta eragingarritasuna hobetzea ekonomiaren eta finantzen arloan.
Gestio eraginkorraren eta aurreratuaren eredua finkatzea
Bilbao Kirolaken estrategiari eta premiei modu eraginkorragoan eta eragingarriagoan erantzuteko gestioaren eredua berrikusi eta abian jarri nahi dute; herritarrei instalazioetan eta espazioetan ematen zaien zerbitzuaren kalitatea ziurtatuz, interakzioko lan-giroan ideiak eta partaidetza garatuz eta giro atsegina sortuz sozietatean lanean dihardutenentzat. Etengabeko hobekuntza eta tresna informatiko integratuak eskuratu nahi dituzte, arreta berezia jarrita kexen eta iradokizunen tratamenduari.
1. Gestio aurreratuaren eredua bultzatzea
2. Herritarrei zuzendutako kalitatezko gestio gardenaren eredura bideratzea.
3. Herritarrekin elkarreragina izateko modu berriak: web orria, kexen eta iradokizunen sistema, sare sozialak…
4. Bilbao Kirolak-en euskararen erabilera hobetzeko plana gauzatzea.
5. Plantila belaunaldien berrikuntzara egokitzea.
6. Lan-giroa hobetzea, barruko informazio-bide eraginkor eta parte hartzekoen bitartez.
7. Sektoreko nazioko eta atzerriko sareak sustatzea eta euretan parte hartzea.
Kirolaren mahaia
Bilbao Kirolaken Administrazio Kontseiluaren atzoko bilerako aztergaien artean Bilboko Kirol Mahaiaren Araudia onartzea zegoen. Organo hau 2012an sortu zen. Bere eginkizunak: hiriko kirol politikan eragina duten gaiei buruzko aholkularitza, kontsulta, informazio, jarraipen eta eztabaidarako organo izatea eta kirola bultzatzea hirian.
Udalaren Kirol Mahaiak 9 ordezkari ditu eta gutxienez urtean behin egingo du ohiko bilera. Presidentea, presidenteordea eta zuzendari teknikoa dira mahaiaren Osoko Bilkura osatzen dutenak.
Eginkizunak:
• Kirol arloan eragina duten alderdiei buruzko etengabeko hausnarketarako foroa izatea eta hobekuntzarako proposamenak egitea.
• Udal kirola eta antolatzen dituen jarduerak eta ekimenak bultzatzea.
• Kirola sustatzeko ekintzak bultzatzea.
• Kirola sustatzeko ekintzak bultzatzea.
• Udal kirolarekin lotutako proiektuei buruzko informazioa ematea.
• Kirol modalitateetan eta diziplinetan eragina duten aldaketei buruzko informazioa ematea.
• Kirol egituratuari laguntzeko Udalak duen politikari buruzko informazioa ematea.
• Bilbao Kirolak-eko gobernu-organoei iradokizunak eta jarduteko proposamenak egitea.
• Mahaiaren jarduerak biltzen dituen urteko memoria onartzea.
• Bilbao Kirolek-eko presidenteak Bilboko Udalaren Kirol Mahaiaren gain uzten dituen bestelako eginkizunak.
Mahaia bi batzordetan antolatuta da, eta horixe da araudi berriaren aldaketarik handienetakoa. Orain arte lau batzorde zeuden (kirol federatuaren batzordea, eskolakiroleko batzordea, futboleko batzordea eta kirol jarduera fisikoaren batzordea), baina aurrerantzean bi izango dira kirol arloko eta jarduera fisikoa sustatzearen arloko lan-ildo nagusiak bateratuko dituztenak: kirol egituratuaren batzordea eta denontzako kirolaren batzordea).
Beste aldaketek parte hartzaileen kopuruari so egiten dio, hain zuzen ere, 9 kirol egituratuaren batzordean eta 12 denontzako kirolaren batzordean. Halaber, lehen aldiz, batzordeetan Bilbao Kirolak erakundeko bi abonatuk parte hartuko dute, gizonezko bat eta emakumezko bat, ahal bada horietako bat 35 urte baino gutxiago duelarik. Honela, lantaldeen osaera aberastu nahi da eta, beraz, eztabaidak ere bai, zenbait ezaugarritako pertsonen ekarpenek eragindakoak. Batzordeok urtean bitan egingo dute ohiko bilera eta presidenteak egokitzat jotzen duenean, berriz, aparteko bilera egongo dira.
Bilbao Kirolak zenbakietan
Gaur egun, Bilbao Kirolaken kirol eskaintzak 64 diziplina hartzen ditu barne. Futbola, saskibaloia edo arraketadunak dira jarraitzaile gehien dituzten kirolak. Beste batzuk jarraitzaile gutxiagokoak dira: esgrima edo squasha. Eta azken nobedadeak, berriz, igerilekuan (Aquawalking), gimnasioan (Krossingfit), eta kanpoan Running-eko klubarekin, korrika egitea maite dutenentzat. Udalaren Kirol Erakundeak lanean dihardu bilbotar guztiek, adina eta kirol gustuak gorabehera, euren intereseko jarduera aurki dezaten.
Bilbon 10 udal kiroldegi daude eta Azkuna Zentroa jarduera fisikoen zentroa, 7 futbolzelai, 2 frontoi ireki eta arraun-pabilioi bat. Zentro horietan kirol ikastaroak antolatzen dira abonatuentzat zein abonatu gabekoentzat: areto edo pistako 50 ikastaro, igerilekuko 11 eta kirol egokituko 16.
Bilbao Kirolak-en erabiltzaile kopuruari dagokionez, 2015ean ikastaroetan 135.197 ikasle aritu ziren,; abonatuak, berriz, 83.658, hau da, Bilboko biztanleen % 24,1:
- % 52 gizonezkoak eta % 47 emakumezkoak.
- Adinaren arabera:
- 0-14 urtekoak erabiltzaileen % 19,4
- 15-24 urtekoak erabiltzaileen % 12,1
- 25-44 urtekoak erabiltzaileen % 32
- 45-64 urtekoak erabiltzaileen % 30,7
- Eta 65 urtekoak edo gehiagokoak erabiltzaileen % 5,9.
- Bilbao Kirolak-en ikastaroetan izena emandakoen % 56 emakumezkoak dira eta % 44 gizonezkoak.