Bihar egingo da Bilboko Atletismoko XI. Nazioarteko Mila

uriola.eus 2016ko apirilaren 15a

Udalak, Bilbao Atletismo Santutxu Klubak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BM Supermerkatuek asteazken goizean aurkeztu zuten prentsaurrekoan Bilboko XI. Nazioarteko Milia. Lasterketa bihar, larunbata, apirilak 16, egingo da hiriko kaleetan, 10:35ean hasita.

Bilboko Kale Nagusia izango da miliaren distantzian (1609,34 metro) egingo den lasterketa-programa oso baten eszenatokia. Programa horretan adin guztietako pertsonek izango dute lekua: eliteko kirolariek eta amateurrek, korrikalari federatuek eta herrikoiek, hamaika kategoriatan banatuta. Kategoria bakoitzak izango du bere sailkapena adinaren arabera, eta neurketa desberdinak eta proba paralinpikoa izango dira.