Aurtengo jaialdian, guztira, hamabost dokumental aurkeztu dira. Gaur eta bihar azken lauak eskainiko dituzte BBK aretoan, sarrera doan dela, edukiera bete arte. Gaur, astelehena, lehenik, 18:00etan, Le Terrain film frantsesa pantailaratuko dute. Ondoren, 20:00etan, Gascoigne inglesa.
Le Terrain
Frantzia, 2014, Agnès eta Xabi Molia
74 minutu, Frantsesa, V.O.S.E.
Frantziako hiri handietako auzorik kaltetuenetan futbola da aurrerapen sozialerako itxaropen gutxietako bat, okerreko lekuan jaio izanari mendeku egiteko aukera gutxietako bat. Han, errepublikak porrot egin duen lekuan, zerbitzu publikorik ez dago ia eta eskola kolapsatzeko puntuan daude, aurrera egin nahia pilota bat kolpatuz adierazten da. Eta zenbaitetan, keinu horri esker batzuk txapeldun bihurtzen dira. Dena dela, testuinguru horietan futbol zelaia talentu lantegia baino gehiago da. Santutegia da, auzoan gertatzen diren tentsioak eta banaketak erreproduzitzen dituen kontra-gizartea. Le Terrain-ek denboraldi batez jarraituko du borroko anonimo eta oinarrizkoarekin eta futbol jokalariak arrakastara eramango ditu (edo ez) hormigoiaren lege sozial zorrotzaren aurrean.
Apirilaren 18, astelehena
18:00etan
BBK aretoa
Gascoigne
Erresuma Batua, 2015, Jane Preston
90 minutu, Ingelesa, V.O.S.E.
1990ean Italian jokatu zen Munduko txapelketan futboleko olinpoan sartuko zen futbol jokalari bat nabarmendu zen: Paul Gascoigne, talentu handiko gazte errebeldea, finalerdia galdu zuenean isuritako malkoei esker Ingalaterrako idolo bihurtu zena. Une horretatik aurrera Gascoignek ikur bihurtu zen, bere baitan futbolaren onena eta txarrena biltzen zuena eta prentsa horiarentzat fokua zen. Zelaian zuen bikaintasunak eta bitxikeriek eta estadiotik kanpo alkoholarekin zuen arazoak bere ibilbidea markatu zuten, eta hori jasotzen da dokumental honetan, lehen pertsonan emandako bere testigantzarekin.
Apirilaren 18, astelehena
20:00etan
BBK aretoa