Bilboko Udalak errefuxiatuen alde egitekoak ziren zenbait ekintza galarazi dituela salatu dute

uriola.eus 2016ko api. 18a, 11:52

Ongi Otorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak apirilaren 22 eta 23an "gaua igaro eta hainbat ekitaldi" egiteko baimena eskatu dio Bilboko Udalari. Honek ezezkoa eman dio Espazio Publikoaren Erabilerarako Bulegoaren bitartez.

Udalak "kokapenagatik" ez du plataformaren eskaria onartu. "Plaza Eliptikoan izanagatik". Udalaren aburuz jarduerak gauzatzeko eskatutako esparrua "oinezkoentzako gune garrantzitsua" da, eta Udalak "oinezkoen eskubideak bermatu" behar ditu. 

Bilboko Udalak ezetza eman dio plataformari, "bestelako espaziorik eskaini gabe". Ongi Otorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak adierazi duenez, Plaza Eliptikoan antolatu nahi duen jarduera "hirritarren sensibilizazio kanpaina baten baitan kokatzen da, hain zuzen ere, errrefuxiatuak pairatzen ari diren egoerari buruzko informazioa zabaltzeko asmoz Europako hainbat hiritan etengabe deitzen ari diren ekitaldietako bat da".

Plataformaren ustez, Udalak ekimen honen aurrean azaldutako jarrerak "gerra eta miseria pairatzen ari diren aldeko sensibilitate falta adierazten du", eta hain zuzen ere, "behin eta berriz aldarrikatzen duen Bilbao gizatiar eta solidario horren irudiaren kontra egiten du. Honez gain, erabaki honekin Udalak hesiak eta harresiak eraikitzen dutenekin bat egiten du". 

 

Mobilizazioak

Udalaren debekuaren aurrean, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak ekintzak aldatzea erabaki du eta, gau pasaren ordez, apirilaren 23rako goizeko 10:30etatik aurrera errefuxiatuen aldeko mobilizazio eta aldarrikapenerako eguna deitu du. Ekintza hauen berri epea laburrean emango du plataformak. 

 

bizkaia.ongietorrierrefuxiatuak.info

@errefuxiatuakB