Kuban eta Italian futbola bizi-bizi

uriola.eus 2016ko api. 19a, 09:26

'Una maravigliosa stacione fallimentare' filmeko une bat

Thinking Football Film Festival zinema eta futbolari buruzko jaialdiari amaiera emango diote gaur, hilak 19, Gol de Cuba eta Una maravigliosa stacione fallimentare filmekin. 

Aurtengo jaialdian, guztira, hamabost dokumental aurkeztu dira. Gaur azken biak eskainiko dituzte BBK aretoan, sarrera doan dela, edukiera bete arte. Lehenik, 18:00etan, Gol de Cuba film belgikarra pantailaratuko dute. Ondoren, 20:00etan, Una maravigliosa stacione fallimentare italiarra. 

 

Gol de Cuba

Belgika, 2013, Remo Beutels

70 minutu, Gaztelera

Zulueta herri txikia Cuban futbolaren seaska da. Duela mende bat etorkin espainiarrek futbola islara ekarri zutenetik zuluetarrak ohitura bizirik mantendu dute eta jokoa bizimodu bihurtu da. 2010eko udan herri osoa futol txapelketarekin liluratuta dago. Lau urtetik behin espero duten ekitaldia da eta Cuban inork ez bezala gozatzen dute… munduko beste edozein lekutan inork egiten ez duen bezala agian.

Apirilak 19 asteartea
18:00etan
BBK aretoa

 

Una maravigliosa stacione fallimentare

Italia, 2015, Mario Bucci

90 minutu, Italiera, V.O.S.E.

Testuingurua: 2013. urtea, Italia hegoaldeko hiri bat futboleko apustuen eskandalu batekin kutsatuta, porrot egin duen club batek dirua behar du bere taldea beste hirietara joan ahal izateko, B serien gaizki dabilen club bati laguntzeko kanpaina, eroslerik ez duen clubaren enkantea… eta azkenean zale guztien laguntza eta igoera. Una maravillosa temporada en bancarrota filmak kontatzen du kolore batzuekiko maitasunagatik talde batek eta hiri batek ezbehar guztiei aurre egin ziela. Berlineko zinema eta futbola 11mm jaialdi entzutetsuan Once de Oro saria jaso zuen.

Apirilak 19 asteartea
20:00etan
BBK aretoa