Atxilotu bat Bilbon "terrorismoa sare sozialetan goratzeagatik"

uriola.eus 2016ko api. 20a, 11:18

Polizia Nazionalak pertsona bat atxilotu du Bilbon sare sozialetan “terrorismoa goratzea” leporatuta. Atxilotuak ETA, IRA, GRAPO edota Terra Lliure zein amnistia eta independentziaren aldeko aldarrikapenak egin ditu Polizia Nazionalaren arabera. Oraindik orain ez da bere identitatea ezagutzen.

Horretaz gain, “borroka armatuan jarraitzeko deia” eta amnistia eta independentziaren aldeko aldarrikapenak egitea egotzi diote akusatuari. Bestalde, hainbat politikariren kontrako komentarioak zabaltzea egozten diote. Poliziak argitu duenez, operazioa oraindik irekita dago eta ez ditu beste atxiloketa batzuk baztertu.

Atxilotuaren identitatea oraindik ez dute argitu.

Aste bat besterik ez da pasa poliziak 'Armiarma IV' izenpean egindako kanpainaren ondorioz hamahiru pertsona atxilotu zituela kargu berak egotzita. Euska Herrian pertsona bat, Antsoainen, eta beste hamabiak Espainian, Herrialde Katalanetan eta Galizian izan ziren atxilotuak. Poliziaren hitzetan, herritarren elkarlana "ezinbestekoa" izan zen operazioan.