Loraldia 2016

'Jokoz kanpo', 'Hako hako...', 'UUUUYYY!!' eta 'Athleticek ez du generorik' San Mameseko pantailan

uriola.eus 2016ko api. 21a, 08:00

Loraldia jaialdiak eta Athletic Fundazioak antolatutako Thinking Football Film Festival film laburren lehiaketaren irabazleak Jabi Jubera eta Eñaut Barandiaran izan dira. Epaimahaiak "eduki soziala, gaurko gaia aukeratzeagatik, edizio eta irudi trataeragatik" saritu du Jubera eta Barandiaranen Jokoz kanpo filma.

Jose Angel Iribarren eskutik jaso dute film onenaren saria Jabi Jubera eta Eñaut Barandiaranek BBK Aretoan, Thiking Football Film Festival jaialdiaren amaiera ekitaldian. Egileek 1.200 euro eskuratu dituzte.

Jokoz kanpo lan garailea, epaimahaiak hautatutako Hako hako..., UUUUYYY!!, Athleticek ez du generorik filmekin batera proiektatuko da hurrengo asteetan San Mameseko bideomarkagailuan, partidu egunetan.

Hamar film aurkeztu dira guztira lehiaketara, eta horien arteko aukeraketa egiteaz arduratu dira Iratxe Fresneda EHUko Ikus-entzunezkoen irakaslea eta zinema aditua, Jon Maia bertsolaria eta dokumentalgilea, Itziar Ituño aktorea eta kultur aditua eta Ana Angulo Thinking Football Film Festivaleko boluntarioa.