Beste urte batean, maiatzaren lehenean "borrokarako grinez eta lehiaz hornitzeko" helburuarekin, Maiatzak1Egin eta Herri Ekintza langile eta herri mugimenduek mobilizazioari, kalera ateatzeari eta urte askotan klase eskubideek jasotako "eraso eta zaugarritasunaren ondorioz pillatutako amorrua antolatzeari" deia egin dute.
Atzo 7Katu Gaztetxearen aurrean emandako prentsaurrekoan, gazteek herri langileari manifestatzeko deia luzatu zioten, bere osotasunean, "aski dela" esateko. Bestalde, gogora ekarri nahi izan zuten lehengo urtean bildutako indarrak manifestazioan, "gehiengoa garela" eta "antolatuak gaudela" ahaztu gabe. Horregatik, klase sentsibilitateak mugitzen dituen pertsona guztiak deitu dituzte borrokara, antolakuntza eta aldarrikapen egun horretan kalea berreskuratzera.
Besteak beste,Ikasle Abertzaleak, BUIA!, Elkartzen, Uribarritzen, Zirikatzen, Askapena, Komite Internazionalistak, Boltxe, Kitzikan, HNT, SOS Arrazakeria eta Sare Antifaxistak euren atxikipena eman dute mobilizaziorako.