Bizkaiko erresidentzietako langileek greba egunak luzatuko dituzte

uriola.eus 2016ko api. 27a, 09:38

ELA sindikatuak deitua, beste hiru greba egun gehiago egingo dituzte Erresidentzietako langileek, gaurtik hasita datozen bi egunetarako hain zuzen. Honekin batera, bihar 11:00etan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute, Plaza Biribilean hasi eta Confebask-en bukatuko dena. 

ELAk beste hiru egun luzatu nahi izan ditu greba egunak datozen egunetarako. ELA Sindikatuak bakarrik egin du grebaren deia, hiru helburu argi zehaztuz haren borrokan: astean 35 orduko lanaldia pribatizaturiko sektore publiko batean, soldata igoera duina, baja egoeraren hobekuntza, lizentziak eta baimenak, lan kargak eta ratioak berraztertzea eta itundutakoaren aplikazioa bermatzea. 

Aurretiaz egindako beste hiru greba egunen harira, sindikatuak greba egin duten langileak zoriondu ditu, nahiz eta askok greba egin ahal ez izan Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuen gehiegikerien ondorioz, langileari greba egiteko eskubidea ukatuz. 

Bestalde, ELAk Bizkaiko Foru Aldundiaren "geldotasuna" eta patronalaren ikuspuntuekiko "hurbiltasuna" salatu nahi izan du. Izan ere, sindikatuak argitu duen bezala, zerbitzu horren "ordaintzaile eta finantzatzaile izan arren, ez du bilera deirik egin konponbide bat bilatzeko", patronalei babesa ematen jarraitu du. 

Sindikatuak manifestuan aaldu bezala, sektoreko langileentzat eskaintza on eta argi bat izan ezean, "gatazka areagotu" egingo da eta "mobilizazioak ugalduko dira".