Maiatzaren 13ra luzatu dute Aste Nagusiko kartelaren proposamenak aurkezteko epea

uriola.eus 2016ko api. 27a, 11:00

Udalak 2016ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela aukeratzeko lehiaketara proposamenak aurkezteko epea luzatuta, epea maiatzaren 13ko 13:00etan amaituko da.

Duela zenbait aste, Jai Batzordeak aurreko edizioen aldean aurten kartelaren aukeraketa lehenago egitea erabaki zuela iragarri zuen. Hori horrela izango da Bilboko Aste Nagusia iragarriko duen kartela denbora luzeagoaz erabili ahal izateko.

Aurten ere, partaidetza funtsezkoa da lehiaketaren kartel irabazlea aukeratzeko. Udalaren Jai Batzordeak, herritarrekin batera, aukeratuko du jaiak iragarriko dituen irudia. Kartela udan ikusgai egongo da hiriko kaleetan, eraikinetan, tabernetan eta dendetan.

Hemen kontsultatu lehiaketako oinarriak.

 

[2016/04/13] Abian da 2016ko Aste Nagusia iragarriko duen kartela hautatzeko lehiaketa