Kanpainaren baitan udaltzainek lau kontrol egingo dituzte egunero, bi goizez eta beste bi arratsaldez, bide-segurtasunaren ikuspegitik arriskutsuak izan daitezkeen oinezkoen pasabideetan. Bestalde, bizikletak ibiltzen diren ohiko lekuetan ere kontrolak egongo dira.
Udaltzaingoak adierazi bezala, kanpaina arau hausteak zaindu eta gidariek zein oinezkoek zirkulazio-araudia betetzen duten begiratzeko egingo da; ez isunak jartzea, jendea ohartarazi eta arriskuez jabetzea baizik. Lehengo urtean aurrera eramandako kanpainian 75 kontrol egin eta hiru salaketa jarri ziren.