LOMCE eta Heziberriren aurkako aldarria kalera aterako dute arratsaldean Santutxun

uriola.eus 2016ko mai. 6a, 09:00

Briñas eskola da plantoa egingo duen ikastetxeetako bat

Eusko Jaurlaritzak proposatutako Lehen Hezkuntzako 3. mailako azterketa ez egitea adostu dute jada 120 ikastetxetan, Hezkuntza Plataformen Topagunearen arabera. Horietatik 6 Bilboko ikastetxeak dira. 

Oraingoz 120 dira azterketa egingo ez dutela adierazi duten ikastetxeak, publikoak eta ikastolak, baita kristau eskolaren bat ere.

Azterketaren kontra agertu da EHIGE eskola publikoko gurasoen elkartea (Lehen Hezkuntzako 340 bat ikastetxe publiko daude EAEn).

Ikastetxe bakoitzaren esku utzi du erabakia Ikastolen Elkarteak, "proba horren beharrezkotasunik" ez dutela ikusten adierazi ostean, eta gehitu digutenez, “ikastola askotatik esan digute ez dutela egiteko asmorik” (LHko 55 bat ikastola daude EAEn).

Kristau-eskolen kasuan, “printzipioz ez dugu probaren ez alde ez kontra egiten, ikastetxe bakoitzak erabaki dezala; gu beti legearekin gaude, legeak esaten duena konplitzearen alde” (EAEn 133 kristau-eskola ari dira Derrigorrezko Hezkuntzan).

 

Gau, maiatzak 6 Santutxun, Hezkuntza Plazara eguna

16:30etatik aurrera, Briñas eskolako LOMCE eta Heziberriren kontrako lantaldeak eta Karmelo ikastolako Guk Geurea LOMCEri Ez lantaldeak Basarrate plazan egotera gonbidatu ditu santutxuko auzotarrak. "LOMCE eta Heziberri bezalako inposizioei aurre egin eta Euskal Herrian nahi dugun hezkuntza sistema propioa denon artean eta Santutxutik eraikitzen jarrai dezagun".

[2016-04-18] “Hezkuntza Saila 3. mailako azterketari garrantzia kentzen ahalegindu da plantoa desaktibatzeko”

hezkuntzaplataformentopagunea.blogspot.com.es