Amnistia Internacionalek espresuki eskatu dio Espainiako Gobernuari argentinar justiziaren alde egin dezala frankismoaren krimenegatik salaturiko 20 inputatuak estraditatuz, NBEk gomendatu duen bezala.
Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Platataforma lanean ari da Euskal Herrian frankismoaren krimenak inpunitatean geldi ez daitezen. "Egia, justizia eta erreparazioa bateraezinak direlako inpunitatearekin", Juan Mari Zulaika eledunaren hitzetan, eta "ezin direlako babestu giza eskubideak bortxatu dituztenak".
Arrazoi horiengatik berresten dute erakunde biek Argentinarekin "kolaboratu behar duela" espainiar Estatuak giza eskubideen "bortxakeri larriak" aztertzeko, NBEren gomendioen ildotik.
Hitzaldian 'Sasoia da Espainiak Argentinako justiziarekin kolaboratzeko' izeneko kanpaina aurkeztuko du Amnistia Internacionalek. Horretarako 20.000 sinadura lortu ditu 'Denbora pasa da, ez ordea inpunitatea' leloarekin.