Zabalik dago Bilbao Kirolak erakundearen 2016ko udal diru-laguntza eskatzeko epea

uriola.eus 2016ko mai. 9a, 09:30

Udalak 2016an 342.720 euro erabiliko ditu, aurtengo urteari begira kirol elkarteek egindako eta sustatutako jarduerak eta programak diruz laguntzeko.

Bilbao Kirolaken udal diru-laguntzak eskatzeko epea maiatzaren 25ean amaituko da. Gauzatuko diren kirol programak identifikatzeko eta Bilbao Kirolaken bidezko udal diru-laguntzak bideratzeko, bost arlo finkatu ditu Udalak: Lehenengoa orokorra da kirol guztietarako, berezitasunekin kirol minoritarioentzat, eta kirol erakundeek gizarte- eta federazio-zeregina betetzeko eta joan-etorriak egiteko. Arlo horretarako 169.720 euro erabiliko dira.

Bigarren arloa, berriz, udal-barrutian parte hartzeko kirol programetarako da, horrela kirol praktika osasungarria, jostetakoa, integratzailea eta iraunkorra lortuz. Arlo horretan 13.000 euro erabiliko ditu.

Hirugarren arloa udal-barrutian kirola eta hiria sustatzen dituzten ekintza zehatzak egiteko da. 60.000 euroko partida ekonomikoa du.

Emakumeen kirola eta kirol guztietan emakumeen partaidetza sustatzea eta kirolaren praktikan neskak eta emakumeak ikusarazteko programak bultzatzea da diru-laguntzen arlo honen helburua. 80.000 euro jarri dira arlo honetarako.

Udalaren politiken ardatz estrategikoetakoa da kirol egokitua bultzatzea eta kirola ezgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko tresna moduan sustatzea da. Oinarri horretatik abiatuta, bosgarren arloa kirol egokiturako da. 20.000 euro erabiliko ditu Udalak dibertsitate funtzionala duten pertsonek osatutako taldeentzat edo klubentzat, dibertsitate funtzionala duten norbanakoentzat, dibertsitate funtzionala duten pertsonen jarduera fisikoa indartzeko kirol programak garatzen dituztenentzat edo gizartearen sektore honi zuzendutako kirol ekitaldiak garatzen dituztenentzat.

Eskarien tramitazioa

Diru-laguntzen bost arloetako eskariei dagokienez, deialdia arautzen duen dekretua ikusteko eta inprimakiak jaisteko Bilbao Kirolak web orrira (www.bilbaokirolak.eus) jo behar da. Tramitazioa egiteko, eskariak promocion@kirolak.bilbao.eus helbidera bidali behar dira edota norbera joan Bilbao Kirolak erakundeko bulegoetara (Nafarroa k. 5, laugarren solairua).

Deialdiaren oinarri bereziek arlo bakoitzaren prozedura arautzen dute, eskatzaileak, dirulaguntzetarako kopuruak etab. 

Diru-laguntzak eskatu nahi dituzten elkarteek, federazioek edo pertsonek oinarrietan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu behar dute.