Onik aurkitu dute larunbatean San Adrianen desagertutako emakumea

uriola.eus 2016ko mai. 10a, 09:10

Maria Isabel Rubio Roman, larunbatean desagertutako emakumea onik aurkitu zuen atzo, astelehena, maiatzak 9, Udaltzaingoak, gaueko 22:00etan, Zumadibidean, Miraflores eta Abusu artean.

Astelehenean, Udaltzaingoak laguntza eskatu zien herritarrei Maria Isabel Rubio Roman –Maribel- 74 urteko emakumea aurkitzeko. Desagertzea igande arratsaldean Udaltzaingoaren aurrean salatu zuten haren senideek.

[2016-05-09] Desagertutako emakume baten bila dabiltza San Adrianen