Hirugarren sektoreko Bizitegi, Adsis, Bakuva eta Ahalegina elkarteen beste horrenbeste proiektu dira; honako honetan, Bilboko Udalak doan lagako dizkio Athletic Club Fundazioari, lankidetzan aritzen delako elkarte horiekin, proiektu horiek garatzeko. Bizitegi proiektua etxerik gabeko pertsonentzat da. Programa hau gauzatzeko futbol 7rako zelai bat eta aldagela bat lagako ditu Bilbao Kirolak erakundeak.
Adsis proiektua espetxean egondako pertsonentzat da. Programa hau gauzatzeko futbol 7rako zelai bat eta aldagela bi utziko zaizkie Mallonan. Bilbo Zaharra-Miribilla aldean gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden adingabekoentzat da Bakuva elkarteak garatzen duen proiektua eta honako honetan Bilboko Udalak Errekaldeko kiroldegiko errugbi zelaia lagako dio.
Desgaitasun intelektuala duten adingabekoak dira Ahalegina elkartearen hartzaileak. Bilbao Kirolak erakundeak Zorrotzako kiroldegiko modulu bi, aldagela bi eta materiala gordetzeko armairu bat utziko dio elkarteari. 2015-2016 eta 2016-2017 denboraldietarako sinatu dituzte hitzarmenok erakunde biek.