Ekainaren 6an beteko ditu 25 urte espetxean German Urizar de Pazek. San Anton eliza parean bere hurbilekoek maiatzean buruturiko agerraldian adierazi zutenez, "momentu honetan denbora gehien jarraian daraman preso bizkaitarra da". Bi hamardaka eta erdian Urizar espetxe ezberdinetan sakabanaturik egon da. "Inoiz ez da preso egon bere etxetik 500 kilometro baino gertuago". Gaur egun Algeciraseko espetxean aurkitzen da "bere etxetik 1.100 kilometrotara", hain zuzen ere, "Euskal Herritik urrunen dagoen espetxean".
Urizarrekin batera 1991n atxilotu zuten Raul Alonso izan zen agerraldiko partaideetako bat. 24 urte preso eman eta gero aske dago Alonso iazko martxotik.
Manifestazioa
Alde Zaharreko ezker abertzaleak prentsaurrekoa baliatu zuen gaur, ekainak 3 egingo den mobilizazioa iragartzeko. "German eta preso politiko guztien etxeratzea" eskatzeko manifestazioa abiatuko da 19:30ean, Etxebarrieta Anaien plazatik (Unamuno).
Argazkia: @erreharria