Zezen plazetan "hilketak, indarkeria eta torturak" amai daitezen, ekainaren 18an Bilboko kaleetan "tauromakiari ez" oihua zabaldu nahi du Piztiak konpartsak. "Axolagabekeriak egiten du posible krudelkeriaren jarraipena", eta horregatik "behar dugu zure parte-hartzea", diote konpartsakideek: "Animaliek behar zaituzte".
Administrazioaren jarrerarekin gogaituta azaldu dira Piztiakeko kideak. "Justizia eza" defendatzen duelako eta era berean ikuskizun publikoetan "animalien erabilpena" babeste duelako. Horregatik jarri dute martxan 'Ez da jai bat, irain bat da' sinadura bilketa kanpaina. 15.000 sinadura lortzeko erronka dute.
"Zezena errespetu gabe tratatua da, bufoia balitz bezala jendearen barre, txalo, oihu eta txistu artean. Engainaturik dago, bakarrik eta babes gabe, parekotasunik gabeko borroka batean, aukeratu ez duena, eta saihetsezina. Zezenak ez du sufritzerik nahi eta ez du hiltzerik nahi. Bidegabekeria horri deitzen diote jaia. Baina berbaldia baino ez da. Iruzur krudel eta gorrotagarria".
Manifestazioa
Ekainaren 18an, larunbata, Moyua plazatik irtengo da manifestazioa 19:00etan. Piztiak, Anima Naturalis eta Pacma elkarteek antolatu dute hainbat eragileren babes eta parte-hartzearekin. Besteak beste, Udalberri, Goazen Bilbao, EH Bildu, Askekintza, Libera! edota Ekologistak Martxanek babestu dute ekimena.
[2016-05-27] Zezenketen gaineko kontsultarik ez da egingo Bilbon
[2016-01-04] Zezen plaza zertarako erabili herritarrek erabaki dezatela eskatu du EH Bildu
[2015-08-24] Bilboko Aste Nagusiko zezenketak auzitan: publiko gutxi, gastu handia
[2014-10-07] Vista Alegreko zezen-plazaren kontuen "galera ekonomikoa" salatu du EH Bilduk