Badira pare bat hilabete preso sozialek protestak hasi zituztela emakumeen moduluan bizi baldintza hobeak eskatzeko asmoz. Apirilaren amaieran Fresnesko hainbat euskal preso protestetara batu zitzaizkien eta Itziar Moreno protesta horien bultzatzailea zela egotzita isolamenduan sartu zuten.
Horren protestan, gose greba abian jarri zuten Fresneseko espetxean dauden gizonen moduluko euskal presoek, artean preso dagoen Saul Curto Zorrotzako auzokidea. Beranduago, Itziar Moreno bera eta Ekhiñe Eizagirre batu zitzaizkien. Aurreko larunbatean protesta bertan behera utzi zuten Itziar Fleuryra eramango zutela jakitean.