Emakumeak politikan Euskadin eta Islandian

uriola.eus 2016ko eka. 2a, 09:17

Hainbat alderditako ordezkariek politikan izan dituzten esperientziak partekatuko dituzte gaur, osteguna, ekainak 2, Alondegian, Professional Women´s Network (PWN) sareak antolatutako mahai inguruan. 

Besteak beste, EAJko Itxaso Atutxak, EH Bilduko Onintza Enbeitak, PSE-EEko Idoia Mendiak, PPko Nerea Llanosek eta EQUO-Podemoseko Rosa Martinezek. Berakien batera parte hartuko du Espainian Islandiako kontsulorde Margrét Jónsdóttirrek. 

Eztabaida mahaiaren aurkezpea PWN Bilbaoko presidente Rosa Urtubik egingo du. 

Emakumezko politikarien foro hau Professional Women´s Network sareak antolatu du. Bertan berdintasun eta genero gaiak jorratuko dituzte politika, gizarte eta ekonomia arloan. Euskal politikagintzako ordezkarien bizipenak eta iritziak bertatik bertara ezagutzeko aukera emango du ekimenak. Horrezaz gain, egun Euskadin politikagintzan aritzen diren emakumezkoen azterketa zehatza aurkeztuko da foroan. Era berean, partaideek hauteskunde programetako proposamenak aurkeztuko dituzte. 

 

Islandia eredu

Islandia berdintasun politika eraginkorren eredu izaki, Euskadi eta Islandiako errealitateak konparatzeko baliatuko da osteguneko foroa lau helbururekin: "ardura postuetan emakumeen aurrerapena bizkortuko duten politika publikoak sustatzea; politika eta ekonomia botereetan dagoen generoen arteko zuloari dagozkion zifrak posiborantz aldatzen parte hartzea; Islandian ezarri diren politiken onurei buruz sentsibilizatzea; eta erakundeetan ardura eta eragin rolak hartzera animatzea genero arteko zuloa txikitzeko politiken ezarpena kontutan hartzeko".

Foroa Azkuna Zentroko Bastida aretoan izango da gaur, ekainak 2, 19:00-21:00 bitartean. Ekimen irekia da. Parte hartzeko: 

@PWNBilbao

www.pwnglobal.net/bilbao

#foropwnbilbao