Dispertsio politikak ezartzen duen arriskuen berri eman du beste behin Etxerat elkarteak: "Makina bat istripu eta kalte fisiko, psikiko eta ekonomikoa".
Istripua salatzeko eta istripua jasan duten senide horiei "elkartasuna adierazteko" kontzentrazioak deitu ditu Etxeratek hegoaldeko hiriburuetan. Bilbo, gaur, asteartea, ekainak 7, 19:00etan izango da, Arriaga plazan.