Rioko Joko Olinpikoetarako bidean

uriola.eus 2016ko eka. 8a, 08:30
Argazkia: @GipKirolEgokitu

Euskal paralinpiarrek agerraldia egin dute Iberdrola dorrean. Aurkezpena baliatu dute Richard Oribe igerilaria omentzeko bere lan eta lorpenengatik.

Espainiako Paralinpiar Batzordeak hautatu ditu Rio de Janeiron irailaren 7tik 18ra jokatuko diren Joko Olinpikoetan parte hartzeko. Euskal paralinpikoen taldea osatzen dute. Guztira, bederatzi lagun dira. Denek atzoko ekitaldian egoterik izan ez zuten arren, asko izan ziren Iberdrola dorrean eginiko aurkezpenera hurbildu ziren kirolariak. Bertan izan zen, besteak beste, Asier Garcia Bidaideak Bilbao BSR taldeko eta gurpil-aulkiko Espainiako selekzioko kapitaina.

Behin behineko kirolari hautatuak dira: Rakel Mateo triatleta; Ander Romarate eta Iñigo Llopis igerilariak; Asier Garcia, Jose Maria Avendaño eta Ruben Viso saskibaloi jolakariak; Amador Granados txirrindularia; Alexander Prior esgrimalaria; eta Asier Aguirre atleta. Uztailean emango du ezagutzera Espainiako Paralinpiar Batzordeak Rioko jokoetan parte hartuko duten kirolarien behin-betiko zerrenda.  

 

Aitortza Oriberi

Espainiako Paralinpiar Batzordeak aitortza berezia egin zion Richard Oribe igerilari gipuzkoarrari 24 urteko kirol ibilbidean erakutsi duen balioengatik eta aurrera egiteko kemenagatik.

#Rio2016