Etxerat elkarteak salatu duenez, aurten dispertsioak eragindako bosgarren istripua izan da. Elkarteak berak prentsaurreko bat egingo du asteazkenean xehetasun gehiago emateko eta sakabanaketa politikaren arriskuaz ohartarazteko.
Bestalde, Hegoaldeko beste hiriburuetaz gain, Bilbon elkarretaratzea deitu dute gaur, hilak 14, Arriaga plazan 19:00etan.