Mozal legeen lehen urteurrenean "lege bidegabeak desobeditzera" dei egin dute

uriola.eus 2016ko uzt. 1a, 08:30

Gaur, 2016ko uztailak 1, Herritarren Segurtasun Legea eta Zigor Kode berritua indarrean sartu zirela urtea beteko da. Gizarte eragileen arabera, "urtemuga tristea beteko da". Mobilizazioak deitu dituzte urteurrenarekin bat. 

Gaurko egunean, Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak egingo dituzte "Mozal Legeen aurka, protesta herritarraren, pobreziaren eta prekarietatearen kriminalizazioaren aurka". Protestok helburutzat dute kalea "eskubideen defentsa egiteko, adierazteko, mobilizatzeko eta elkar-babesa antolatzeko" espazio gisa aldarrikatzea.

Lau hiriburuetako lau deialdiaak independienteak diren arren elkarren artean koordinatuta daude. "Bakoitzak ezaugarri ezberdinak agertuko ditu, baina guztietan eragile sozial edo politiko anitzen multzoak gara antolatzaileak", azaldu dute. Hurrengo astean prentsa agerraldiak iragarri dituzte xehetasun gehiago emateko. 

Bilbon

10:15ean jarri dute hitzordua Plaza Eliptikoan. Mobilizazioak 'No a las Leyes Mordaza. Lege injustuak desobeditu' goiburua izango du.