Igandeko hauteskundeen emaitzak Bilboko auzoetan

uriola.eus 2016ko eka. 29a, 12:38

Ekainaren 26ko Espainiako Kongresurako hauteskundeetako emaitzetan agerian geratu da parte-hartzeak nabarmen egin duela behera Bilbon 2015eko abenduko hauteskundeekin alderatuta. EAJ izan da garaile beste behin 50.722 boto lortuta eta hurbil izan du Elkarrekin Ahal Dugu 50.083 boto lortu baititu. PP (31.165) eta PSOEk (26.257) gora egin dute auzo gehienetan eta EH Bilduren beherakada azpimarratzekoa da; 13.791 boto baino ez ditu lortu eta atzetik joan zaizkio Ciudadanos (7.477) eta UPD (286).

[2015eko abenduaren 22ko hauteskundeen emaitzak]

1. Barrutia

Elkarrekin Ahal Dugu-k lehen indarra lortu du lehenengo barrutian, Deustuibarran EH Bilduri lehen postua kenduta. PPk eta PSOEk gora egin dute praktikoki auzo guztietan, baina 2015eko hauteskundeekin alderatuta, alder gehienek abenduko postua berdinak lortu dituzte. UPDk, EH Bilduk eta Ciudadanosek behera egin dute auzo denetan. 

2. Barrutia

Bigarren barrutian EAJ eta Elkarrekin Ahal Dugu izan dira garaile argiak. Baina aurreko hauteskundeekin alderatuta biek lortu dituzte askoz boto gutxiago. Arabellan, Ciudadanos 5. postura igo da eta Bilduk 6.era egin du behera 40 boto galduta.

Castañosen eta Zurbaranen PPk eta PSOEk gora egin dute baina EAJ izan da irabazlea eta ; Lorurin Podemosek garaipena galdu du PPren airrean eta ; eta Matikon EAJ eta Podemos 581 botora berdinduta geratu dira Podemos eta EAJ.

 3. Barrutia

Hirugarren barrutian ez da aldaketarik eman abenduko hauteskundeei erreparatuz. Berriz ere, Olabeagan zein Txurdinagan Elkarrekin Ahal Dugu izan da lehen indarra nahita 346 boto galdu dituen guztira. Bigarren postua EAJk eskuratu du 3.090 botorekin; hirugarrena PSOEk 2.557rekin; laugarrena PPk 1.597rekin; ondorengoa EH Bilduk 996rekin eta jarraian Ciudadanos (463) eta UPD (17) geratu dira. Aipatzeko da, hemen ere PPk eta PSOEk gora egin izana Txurdinagan. 

4. Barrutia

Laugarren barrutian, Begoñan, EAJk lehen indarra mantendu du eta Boluetan zein Santutxuk Elkarrekin Ahal Dugu-k. Hemen ere agerian geratu da boto emateak behera egin duela eta alderdi guztiek behera egin dute, PPk eta PSOEk (Begoña eta Santutxu) izan ezik.

5. Barrutia

Bosgarren barrutian ere berdin antzera joan dira emaitzak. Auzo guztietan Elkarrekin Ahal Dugu-k lortu du lehen postua eta PP eta PSOE izan dira gorakada izan duten alderdiak. Aipatzekoa da EAJk bigarren postua kendu izana EH Bilduri Bilbo Zaharrean, izan ere, 2011ko hauteskundeetan koalizio ezkertiarrak lehen indarra baitzuen; 2015ean bigarren postura eraman zuen Podemosek eta orain hirugarren lekuan geratu du 334 boto lortuta (2011an 647 izan zituen).

Iturralden Elkarrekin Ahal Dugu-k gora egin du; eta Miribillan aipatzekoa da PPk 2015eko hauteskundeetan baino 131 bozka gehiago lortu dituela, gorakada horrekin EH Bilduri laugarren postua kendu diolarik.

 

6. Barrutia 

Seigarren barrutian EAJ izan da garaile eta beste leku askotan gertatu ez den bezala, alderdi honek, 2015eko abenduan bainoa 164 bozka gehiago lortu ditu Indautxun. Gora egin dute PP eta PSOEk ere baina Indautxun eta baita Abandon ere. Gainontzeko alderdiek behera egin dute nabarmen. 

7. Barrutia

Zazpigarren barrutian ere ez da aldaketa handirik eman; alderdi guztiek mantendu dituzte 2015eko hauteskundeetan lortutako postuak baina boto emaile kopuruak nabarmen egin du behera. Aipatzekoa da, UPDk Ametzolan eta Errekalden izandako beherakada. Lehenego kasuan 24 bozka galdu ditu eta beraz 9rekin gelditu da; Errekalden berriz, 23 galdu ditu, 13 boto lortuz. Iturrigorriko emaitzak ere eipagarriak dira. Hau izan da EH Bilduk, Ciudadanosek eta UPDk gora egin duten auzo bakarra.

8. Barrutia

Zortzigarren barrutian ere PSOE eta PP izan dira auzo guztietan botoen aldetik gorakada izan duten alderdiak. Hala ere, denek mantendu dituzte 2015eko abenduko postuak. Altamiran, PSOEren gorakadaz gain, Ciudadanosek ere emaitza hobeak lortu ditu 2015ean baino 6 boto gehiago eskuratuta eta UPD 0 bozka izatetik 1 izatera pasa da.