Udaletxeko ateak zabaldu dizkiete Ohorezko B mailara igo diren jokalariei eta klubeko ordezkariei. Pozik agertu ziren atzokoan Universitario Bilbao Rugby klubeko kideak jasotako harrerarekin. Ekitaldian, Juan Mari Aburto alkateak eta Udal Gobernuko ordezkariek ez ezik gainerako alderdietako zinegotziek ere parte hartu zuten.
Egun, Bilboko errugbi talde bakarra da Universitario Bilbao Rugby. Guztira, 400 bazkide inguru ditu. Taldeak zuzentzen du Bilboko Errugbi Eskola ere. 160 bat jolakarik osatzen duten eskola.
80ko hamarkadan bederatzi errugbi talde zeuden Bilbon. Desagertuz joan ziren 2000. urtean Bilbao R.C. eta Universitario R.T. taldeek bat egitea erabaki zuten arte. Orduan sortu zen UPV/EHU Universitario Bilbao, eta 2011n Universitario Bilbao Rugby izena hartu zuen.
2013/2014 denboraldian, Estatu mailako zilarrezko mailara igotzea lortu zuen taldeak (Ohorezko B mailara), inoiz lortu duen maila gorenera. 2014/2015 denboraldian, kategorien berrantolaketarekin eta Nazional mailako Lehen Mailaren desagerpenarekin, Euskal Ligan jokatu zuen. 2016/17an, Ohorezko B mailara itzuliko da.