Hiri Antolaketarako Plan Orokorraz eztabaidatzeko aukera izango dute herritarrek

uriola.eus 2016ko uzt. 13a, 10:12

Udalak 'Bilbao Aurrerago!' izeneko herritarren parte hartzeko prozesua aurkeztu du. Prozesuak, irailetik aurrera, datozen hamarkadetako hiri-ereduaren eztabaida ahalbidetzea du xede. 

Herritarrek Plan Orokor (HAPO) berriaz eztabaidatzeko aukera izango dute parte hartzeko saioetan. Udalak abian jarriko duen prozesuaren xedea "udalerri guztiaren antolaketa integrala da", besteak beste, ekipamendu, azpiegitura (bideak, trenbideak eta zerbitzuak) eta berdeguneetako sistemetako funtsezkoa elementuak zehaztea.

Bilbao Aurrerago! prozesua aurtengo irailean hasi eta 2017an amaituko dela iragarri zuen atzoko agerraldian Hiri Plangintzarako Saileko zinegotzi Asier Abaunzak. Prozesua amaituta, ekarpernen txostena (Aurrerapena) osatuko da, eta Udalbatzarrari aurkeztuko zaio "Plan Orokor berriaren azken dokumentua idazteko behin betiko irizpideak onartzeko".

 

Eztabaidarako proposamenak

Planaren Aurrerapena egiteko agiriak (Bilbao Aurrerago!) eremu bi jasotzen ditu. Horietan proposamen berriak, egoera onera lehengoratzeko eta eraberritzeko eremuak, etorkizunean egon daitezkeen garraio-azpiegiturak (bideak eta trenbideak) eta lehendik egondako azpiegituran jarduketak eginda berriro urbanizatzeko espazioak jasoko dira. Alde batetik hiri mailako proposamenak egongo dira eta horien osagarri barrutietarako proiektu bereziak. Proiektu horiek gauzatzeak jarduera ekonomikoarentzat bultzada bat ekarriko du, baita ekipamendu, berdeguneen azalera eta Bilbon dauden 3 unibertsitate-campusentzat ere. 

Hirirako proposamen berrien eremuan hauexek aipa daitezke: Olabeaga, Elorrieta, Errekalde-Ametzola, Irala eta Abandoko geltokia; Artxandako erdigunea eta Errekalden A8tik libre gelditu den aldea, Atxuriko ibai-ertza, Deustuko campusa handitzea, San Ignazioko parkea, itsasadarreko igerilekuak, Kastrexana gaineko, Kadagua-Kastrexana eta Kadagua-Zorrotza aldean izango diren esku-hartzeak; eta Larreagaburu (Miraflores) eta Casillako ekipamenduak.

Egoera onera ekartzeko eta hiri-eraldatzeko aldeei dagokienez, Aurrerapenak hauxek aipatzen ditu: Peñascal, Betolatza, Altamira, Zurbaranbarri, Mintegitxueta eta Masustegi.

Plan berrian, etorkizunean egongo diren garraio-azpiegiturak. Bideei dagokienez, Errekalden A8ko saihesbidea; Deustuko tunela, Ekialdeko saihesbidearen errematea, Ametzola-Miribilla tunela eta Egirletako tunela hobetzea. Trenbideei dagokienez, FEVE lur azpitik sartzea Zorrotzan; AHT Bilbora heltzea, Bilboko metroetako 3. eta 4. lineak, tranbiaren sarea handitzea eta trenbideen hegoaldeko saihesbidea.

Lehendik egondako azpiegiturak kenduta berriro urbanizatu beharreko espazioen artean Iralan FEVEren trenbidea lur azpitik sartzea, Deustun Euskotrenen desafekzioa eta Mirafloreseko, Boluetako eta Agirre Lehendakariaren etorbideetan trafikoa baretzea. 

 

Hirirako proposamenak eta barrutietako proiektuak  

Irailean hiriko etxe guztietako postontzietan Aurrerapenari buruzko infobilbao aldizkari berezi baten aleak sartuta. Infobilbaorekin batera galde-sorta bat ere sartuko dute postontzietan inprimatutako formatuan eta web bidez ere eskuratu ahalko da Bilbao Aurrerago! prozesuaren webgunean. HAPOari buruzko hitzaldi bat ere antolatuko du Udalak. Galdera-sorta erantzutea eta hitzaldian parte hartzea funtsezko baldintzak dira, Bilbon erroldatuta egotearekin eta 16 urtetik gorakoa izatearekin batera, hurrengo pausoan sortuko diren lan-taldeetan parte hartu ahal izateko. Bilboko zortzi barrutietan jardungo dute lan-taldeek.

Talde horietan 40 ordezkari egongo dira barrutiko. 30 alderdi politiko eta elkarteen ordezkariak izango dira eta 10 euren izenean diharduten herritarrak. Guztria 320 parte-hartzaile egongo dira. Barruti bakoitzerako dagoen kupoa baino handiagoa bada euren izenean parte hartu nahi duten herritarren kopurua, zozketa bat egongo da parte-hartzaileak aukeratzeko. Hala ere, adina eta sexua kontutan hartuko dira herritar guztiak ordezkatuta egoteko.

 

Lan taldeak

Lan taldeen sesioak azaroa eta otsaila bitartean egingo dira Udaltegi guztietan. Guztira lau sesio egingo dira, bata HAPOaren inguruko informazio orokorrarekin, hiri eta barrutiko proposamenak; deliberazioari buruzko beste bi eta azken bat, deboluzioa deiturikoa, osaketa mahai eta taldeek lortutako ondorioak bilduko dituena. Laburpen agiria Hiri Kontseiluan aurkeztuko da.

 

Herritarrentzako ekintza informatiboak 

Informazio-kanpaina barruti bakoitzeko zenbait zentrotan egingo da. Informazio-puntuak (Aurreraguneak) egongo dira eta hauetan barrutirako eta hirirako proposamenei buruzko material grafikoa, ikus-entzunezkoak eta parte hartu nahi dutenei arreta emateko pertsonala egongo dira. Irailaren hirugarren astetik urriaren lehengora artekoa izango da informazio-kanpaina. 

Aurtengo urrian eta azaroan hiriko ikastetxeetako ikasleentzat pentsatutako prestakuntza-programa bat garatuko da, Lehen Hezkuntzatik unibertsitate-mailara arteko ikasleak kontutan hartuko dituena. Barrutiko ikastetxe bi aukeratuko dira, bata publikoa eta bestea itunpekoa. Programan parte hartzeko aukera izango dute eta horretan, besteak beste, tailerrak, bisitak eta erakusketak egongo dira, den-dena HAPOri buruzkoa. Guztira 1.000ren bat ikaslek parte hartuko dute. 

Gazteriaren Kontseiluari begira parte hartzeko jarduera bat egongo da programan.

Halaber, unibertsitate mundura bideratutako ekintza zehatzak egingo dira horretarako, hiriko hiru unibertsitateen ekimenen testuinguruan: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea. 

 

Informazio gehiago:

www.bilbao.eus/aurrerago

www.bilbao.eus/aurrerago/inscripcion

participapgou@bilbao.eus

hapopartehartu@bilbao.eus