Aipatzekoa da aurreko asteburuan Euskotren Ligan sartzeko playoff-aren ostean, lehenengoz lehiatuko direla talde hauek, beste inor barik: San Juan Iberdrola, Hibaika Jamones Ancin, Orio Babyauto eta Cabo.
Estropadak udaletxeko zubian hasi eta amaituko dira eta kanpoko balizak Pedro Arrupe zubia pasatu ondoren jarriko dira. Banako erlojupekoaren formatuan lehiatuko dira traineruak, gizonezkoek hiru milia nautiko egin beharko dituzte lau luzetan eta emakumezkoek milia bat eta erdi, bi luzetan. Irteteko hurrenkera, CaixaBank Koroako sailkapen orokorraren hurrenkerak zehaztuko du. Horiek horrela, lehenengo txandan Zumaia, Portugalete Eulen, San Pedro eta Zierbena Bahias de Bizkaia arituko dira; bigarrenean, Cabo, Tiran Pereira, Astillero eta Orio Babyauto eta ohorezko txandan San Juan Iberdrola, Kaiku Producha, Urdaibai Avia eta NT2 Hondarribia taldeek egingo dute arraun. Horrez gain, ohi bezala, San Miguel Liga dagoenean jartzen den zaleentzako gunea Uribitarte pasealekuan egongo da.
Gaur goizean prentsaurrekoa egin da Bilboko Udaletxean, Bilboko VII. Bandera aurkezteko. Bertan izan dira Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaleko Hezkuntza eta Kirol Saileko zinegotzia; Jose Manuel Ortiz, ACTko zuzendaritza-batzordeko kidea eta Borja Rodrigo, Deustu Arraun Taldearen ordezkaria.