Abuztuaren 20an, Komantxe konpartsako Gisele Felli Gorritxok jaurtitako txupinak emango die hasiera Bilboko jaiei; momentu horretan egingo du estanda festak. Giselek URIOLAri esandakoaren arabera, konpartsak espero ditu Arriagako balkoipean; baita jai giroan murgiltzeko gogoa duten gainerako herritarrak eta herri mugimenduen presentzia nabaria izatea ere.
Erronka handia da txupinera izatea baina berak argi du, konpartsen ekintzetan etxean bezala sentituko bada ere, oraindik ezagutzen ez dituen giroetan parte hartzeko gogoekin dagoela: "Giroak eraman behar nauen tokira eramatea utziko dut".