Maiatzaren 21en egindako “elkartasun Big Bangaren eztandarekin" habiatu zuten Txori Barroteko lagunek 30. urteurrenaren ospakizuna. Orduan, argi utzi zioten URIOLAri debeku, zigor eta barne eztabaidaren ondoren, azken urteetan emandako pauso guztien eztanda irudikatu nahi zutela urteurren honetan.
Aste Nagusiari begira ospakizunarekin jarraitzeko asmoa azaldu ziguten. Konpartsan Bilboko preso politikoen ekarpenak txertatuko dituztela aurreratu zuten "presoak subjektu aktibo izan daietezen jaietan ere" eta atzo, maiatzean aurkeztutako abesti berriaren bideoklipa jendarteratu zuten.
Beste hainbat egitasmo eskuartean dituzte jaiei begira beraz… adi Txori Barroteren egitarauari!
[2016-05-20] "Elkartasun Big Bangaren eztandari" ekingo dio Txori Barrote konpartsak