Manpower enpresak "langileen eskaerei eta hilabeteetako borrokari entzungor egin ostean, urrats berri bat ematea besterik ez zaie geratu" langileei eta, hori dela eta, Guggenheim Bilbaoko hezitzaileek atzo (hilak 5) eman zioten greba mugagabeari hasiera.
Orduko 5,35 euroko oinarrizko soldata kobratzen dute Guggenheim Bilbaoko hezitzaileek. Euren lan baldintzak hobetzea eskatu dute langileek eta enpresak "denak kaleratu ditu erantzule moduan".
Etxahun Arregi bozeramalearen arabera, 18 lanpostu "suntsitu dituzte Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren babesarekin". Hau da, Bilboko Guggenheim Museoak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak "guztion artean ordaintzen ditugun zentro kulturaletako laneko prekarietateari ematen dioten konponbidea, grebalarien lanpostuak ezabatu, euren kalitate eta bikaintasun eredua zein den argi utziz".