Proba Pio Baroja plazan hasiko da eta bi modalitate izango ditu: 680 metroko zeharkaldi laburra, federatutako promesei (14 urte bitartekoak) eta afizionatuei (adin muga barik) zuzendua, eta 2.380 metrotako zeharkaldi osoa.
Probak parte-hartzaile interesgarriak elkartuko ditu, kirolari gailenek zein afizionatuek egutegian gorriz azpimarratzen dituzten horietakoa baita.
Irteera eta helmuga Pio Barojako pantalanean egongo dira, baina bueltako buiak Pedro Arrupe zubiaren azpian, Guggenheim museoko zelaigunetik hurbil.
Probak parte-hartzaile interesgarriak elkartuko ditu, kirolari gailenek zein afizionatuek egutegian gorriz azpimarratzen dituzten horietakoa baita. Orain arte 300 igerilarik eman dute izena Club Deportivon. 400era iritsiko direla uste dute antolatzaileek, hau da, aurreko edizioan adina.
Horrelako ekimenen bitartez, Bilboko Udalak itsasadarra suspertzeko, biziberritzeko hartutako konpromisoan dihardu lanean, itsasadarra hiriko kirol jardueren ardatz nagusi bihurtu dadin.
Zeharkaldiaren historia
Club Deportivo Bilbaoren lehenengo zeharkaldia 1934ko irailaren 16an egin zen 230 parte-hartzailerekin. Gerra Zibila zela-eta, ez zen berriro antolatu 1940ra arte.
Aurreneko alditik gaur arte lau lekutan egin izan da. Itsasadarra bosgarrena dugu. Hasieran, Club Deportivoren Zeharkaldiak Abrako Zeharkaldia zuen izena, irteera Portugaleteko nasan egiten zen. 1975ean, uraren egoera txarra zela eta, zeharkaldia Lekeition egiten hasi ziren eta han egin zuten 2002ra arte, Ereagako hondartzan egiten hasi zen arte, alegia. Jendearentzako ikusgarria ez zela ikusita, 2006an Plentziara eraman zuten eta han egin zen zeharkaldia 2011ra arte. Urte horretan, Club Deportivok bere ametsa bete zuen, zeharkaldia Bilbon egitekoa.
Zeharkaldiak Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bizkaiko Igeriketa Fundazioaren, Ur Partzuergoaren, URA-Uraren Euskal Agentziaren, Euskaltelen, La Caixaren eta El Correo egunkariaren babesa dauka.