Giza katea egingo dute Guggenheim Museoko hezitzaileen kaleratzea salatzeko

uriola.eus 2016ko ira. 14a, 09:00

Irailaren 5ean Bilboko Guggenheim Museoan Manpower Groupek azpikontratatuta dauden gida eta hezitzaileek greba mugagabea hasi zuten. Harrezkero 18 hezitzaileren kaleratzea salatzea eta lan baldintza duinak exijitzea izan dute xede mobilizazioen bitartez. Gaur, asteazkena, LAB sindikatuak giza-katea egingo du Eusko Jaurlaritzatik hasita.

Bertatik, 10:00etan, Bizkaiko Foru Aldundira (Kale Nagusia 25), Sabin Etxea EAJren egoitzara eta Bilboko Udalera zuzenduko gara. Instituzio bakoitzari eta EAJri zuzendutako gutun bana eramango dute egoitza bakoitzean. Mobilizazioa amaitzeko, Guggenheim Museora zuzenduko dira.

 

[2016-09-13] Guggenheimeko hezitzaile kaleratuek manifestazioa egingo dute Bilboko kaleetan

[2016-09-08] Artearen “macdonalizazioaren” aurrean, enplegu duina exijitu dute Guggenheimeko hezitzaileek

[2016-09-06] "Esplotazioa" eta "entxufismoa" salatu dute Guggenheimeko hezitzaileek

[2016-09-01] Irailaren 5ean greba mugagabea hasiko dute Guggenheimeko hezitzaileek

[2016-08-24] LAB: "Guggenheim errudun eta instituzioak erantzule Museoko hezitzaileen egoera prekarioan"