uriola.eus

Ekonomia eraldatzeko ekonomia solidarioaren hedatzea helburu

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Esperientziak trukatzeko eta etorkizuneko aukeretaz hausnartzeko interesa duten ekintzaile eta kontsumitzaileak batu nahi dituzte REAS sareak eta EHUk 'Ekonomia Solidarioaren hedatzea. Ekonomia eraldatzeko garaia da!' lelopean azaroaren 10etik 12ra Bilbon antolatu duten kongresuan. 

Sistema kapitalistaren aurrean, "alternatiba erreal" bila ari diren herritarrei zuzendutako biltzarra da Ekonomia Sozial eta Solidarioaren II. Kongresua. Interesa duten horiei eredu ekonomiko "etikoagoak" hurbiltzea du xede, besteak beste, "ekonomia sozial eta solidarioan dauden sareak sendotzeko eta sare berriak sortzeko".

Horretarako, zeharkako eta nagusi diren sei gai-ardatzek, ekonomia solidarioaren teorian eta praktikan diren "gai garrantzitsuenak" helduko dituzte: 'Ekonomia inklusibo eta demokratikoa'; 'Ekonomia solidarioa izango da feminista baldin bada'; 'Potentzia eta mugak gaindituz. Ekonomia Sozial eta Solidarioaren ehun produktiboaren eratze, garapen eta eraldaketa'; 'Ondasun komunak eta Ekonomia Sozial eta Solidarioa'; 'Herritarren bat-egitea eta Ekonomia Solidarioa: egitura kooperatibo zabalak, ESSaren eraikuntzan'; eta 'Ekonomia berri baterako trantsizioak, mundu iraunkorrago batean'.

Ardatzak hainbat pertsona eta maila tiporako ekintzen bidez hedatuko dira. Horrela, saiakuntza ibilbide desberdinak sortu nahi dituzte, parte-hartzaileen interes, ardura eta ezagueraren arabera.

Baina biltzarrak "askoz gehiago" izan nahi du. Hiru inspirazio-hitzaldi egongo dira "zeharkako gaietan inspiragarriak diren esperientziak ezagutzeko". Horrez gain, ekonomia sozial eta solidarioko eragileek meeting gune bat izango dute "elkar topatzeko", eta kontsumitzaile konprometituek "alternatibak ezagutzeko" aukera izango dute Pecha Kutxa espazio batean eta esperientzia-mosaiko erraldoi batean. Bukatzeko, "sari banaketa kutsua" izango duen Hika Ateneon ospatuko den festa batek topaketa itxiko du.

www.economiasolidaria.org

 

2016/11/10 - 2016/11/12

Bilbo

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa