Guztira, hogei kirol baino gehiagotan –aretoko kirolak eta uretakoak- egingo da eskaintza eta horri, desgaitasunen bat duten pertsonentzako makina egokitua, Euskal Herriko lehenengoa gehitu behar zaio. Makina hori aurreko apirilean eskuratu eta abian jarri zen San Ignazioko kiroldegian.
Hala ere, San Ignazioko kiroldegian kirol egokitua egiteko eskaintza ez da makina berrira mugatzen; guztira, 128 plaza daude hamaika diziplinatan eta, hortaz, desgaitasun funtzionalak dituzten pertsonei ere kirola egiteko aukera bermatzen die Bilbao Kirolakek. Aretoko kirolen artean, multikirola, padela, gorputz-jarrerak zuzentzea eta erraketako kirolak eskaintzen ditu eta igerilekuan sei diziplina: igeriketako hasierakoa, norbanakoentzat eta familientzat, tarteko mailakoa, maila aurreratua eta terapeutikoa.
Txurdinagako kiroldegian kirol egokitua egiteko 55 plaza daude multikirolean eta psikomotrizitatean, 14 urtetik gorakoentzat eta hortik beherakoentzat.
Atxurin, hiru diziplina emango dira: fitnesa eta hasierako eta tarteko mailako igeriketa; 34 plaza izango dira guztira, goizez zein arratsaldez.
Azkenik, Errekaldeko udal kiroldegian kirol egokitua egiteko aukerak hauek dira: multikirola, aerobic-a eta igeriketa (hasierako eta tarteko mailak, maila aurreratua eta igeriketa terapeutikoa). 115 plaza daude, guztira.
2016-2017 ikasturteko eskaintzarekin, Bilboko Udalak, kirola sustatzeko udal erakundearen bidez, bilbotar guztiak -bereizketarik egin gabe- kirola egiteko Bilbao Kirolak-en instalazioak erabiltzeko moduan izatea bermatzen die eta horretarako, eskaintza zabala eta kalitatekoa izateaz gain, guztion beharrizanetara egokitzen da.